Itxi

Futbola

Erreginaren Kopa 2023-2024

Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketen datak eta ordutegiak

EITB MEDIA

Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte, azaroaren 7tik 9ra. Athleticek, Alavesek, Osasunak eta Eibarrek hartuko dute parte.

  • Erreginaren Kopako 3. kanporaketako zozketa. Argazkia: RFEF

    Erreginaren Kopako 3. kanporaketako zozketa. Argazkia: RFEF

Erreginaren Koparen hirugarren kanporaketako neurketak jakin ostean, egunak eta ordutegiak jakinarazi dituzte orain. Partida bakarrera jokatuko dituzte kanporaketak, azaroaren 7tik 9ra. Euskal taldeei dagokienez, Athletic, Alaves, Osasuna eta Eibar taldeek hartu dute parte fase honetan.

Honako hauek dira egunak eta ordutegiak:

ASTEARTEA, AZAROAK 7

Oviedo-Alhama

ASTEAZKENA, AZAROAK 8

Osasuna-Betis (18:00)

Eibar-Levante las Planas (19:00)

Cacereño-Alaves (19:00)

Real Unión de Tenerife-Sporting de Huelva (19:00)

Albacete-Villarreal (19:00)

Juan Grande-Valencia (19:00)

OSTEGUNA, AZAROAK 9

Granada-Athletic (20:00)