Itxi

Futbola

Erreginaren Kopa

Osasunak eta Athleticek Kopako Lauko Finalerako txartela lortu nahi dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gorritxoak eta zuri-gorriak Taxoaren arituko dira nor baino nor gehiago, ostegunean, martxoaren 9an, final laurdenetako kanporaketan, partida bakarrean. Neurketa 18:35ean hasiko da.

  • Osasunak eta Athleticek final laurdenetan jokatuko dute ostegunean, Kopan. Argazkia: @CAOsasuna.

    Osasunak eta Athleticek final laurdenetan jokatuko dute ostegunean, Kopan. Argazkia: @CAOsasuna.

Osasuna eta Athletic nor baino nor gehiago arituko dira ostegunean, martxoaren 9an, Taxoaren, 18:35ean, Erreginaren Kopako final laurdenetan, partida bakarrean jokatuko duten kanporaketan. Jokoan, Lauko Finalerako txartel bat dago; hori izango da, hain zuzen ere, irabazleak eskuratuko duen saria.

Bi taldeak maila desberdinetan daude. Athletic Lehen Mailan dago, alegia, F Ligan, eta Osasunak, aldiz, Bigarren Mailan lehiatzen du, (Emakumezkoen 1. RFEF). Nolanahi ere, beste txapelketa bat da, Kopa hain zuzen ere, eta, gainera, partida bakarrean indarrak parekatu egiten dira.

Osasuna sasoi onean dabil; izan ere, azken lau partidetan, bat ere ez du galdu. Aurreko asteburuan, AEM SE menderatu zuen, 3-0; Espanyolen eta Granadilla Tenerife Bren aurka 0-0 amaitu zuen, eta Eibarren, aldiz, garaipena erdietsi zuten nafarrek. Talde gorritxoa bosgarren postuan dago, 35 puntu dituela, lehen tokian dagoen Bartzelona Bk baino zortzi gutxiago. Kakun Mainz entrenatzailearen iritziz, "gauza polit bat lortzeko aukera ona" dute aurrean.

Athleticek, bere aldetik amaiera eman zion F Ligan zuen bolada txarrari, Sporting Huelvaren zelaian gailenduz; gainera, 2-0eko emaitza iraulita egin zuten lehoiek, azkenean 2-3 irabaziz. Zuri-gorriek lasaitua hartu zuten, eta Koparako gogo bultzada ere bai. Iraia Iturregi entrenatzaileak esan duenez, Taxoarekoa "denboraldiko partida da", behintzat kontuan izanik orain arte jokatutakoak.