Itxi

Futbola

Futboleko mitoa

Diego Armando Maradonaren bizitzako datarik esanguratsuenak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

1986an, munduko txapeldun izan zen Argentinarekin, Mexikon jokatutako Munduko Txapelketan. Gerora, 2008. eta 2010. urteen bitartean, Argentinako selekzioa entrenatu zuen.

  • Diego Armando Maradona.

    Diego Armando Maradona, Argentinako entrenatzaile gisa. Argazkia: EFE

Diego Armando Maradona, futbolak inoiz izan duen izar nagusienetakoa, asteazken honetan hil da Buenos Airesko probintzian.

 

Honako hauek dira bere bizitzako data garrantzitsuenetako batzuk:

 

1960ko urriaren 30a: Villa Fioriton jaio zen, Buenos Airesko auzo periferiko batean.

1976: Futbol profesionalean debutatu zuen Argentinos Juniors taldearekin.

1977: Lehen aldiz deitu zuten Argentinako selekzio nagusiarekin.

1979: Gazteen Munduko Txapelketa bereganatu zuen Argentinako selekzioarekin.

1981: Boca Juniorsek fitxatu zuen, eta Argentinako Liga txapelketa irabazi zuen.

1982/1984: Bartzelonan jokatu zuen.

1984/1991: Napolin jokatu zuen.

1986: Mexikoko Munduko txapelketa irabazi zuen Argentinako selekzioarekin, eta FIFAk aitortzen duen munduko futbolari onenaren saria jaso zuen.

1990: Txapeldunordea izan zen Italiako Munduko Txapelketan.

1991: 15 hilabeteko zigorra jaso zuen dopinagatik.

1992/1993: Sevilla taldean jokatu zuen.

1993/1994: Newell 's Old Boys taldeak fitxatu zuen.

1994: Positibo eman zuen AEBetako Munduko Txapelketan, eta 15 hilabeteko zigorra ezarri zioten.

1995/1997: Boca Juniorsera itzuli zen, eta bertan erretiratu zen hirugarren aldiz positibo eman ostean.

2000: Drogekiko mendekotasuna osatzeko errehabilitazio tratamendua hasi zuen Kuban.

2005: Urdaila murrizteko tratamendua egin zioten.

2007: Buenos Airesko hainbat mediku zentrotan sartu zuten.

2008/2010: Argentinako hautatzaile nagusia izan zen.

2011/2012: Al Wasl (Arabiar Emirerri Batuak) taldeko entrenatzailea izan zen.

2017/2018: Al-Fujairah (Arabiar Emirerri Batuak) taldea zuzendu zuen.

2018/2019: Sinaloako (Mexiko) Dorados (Bigarren Maila) taldeko entrenatzailea izan zen.

2019: Gimnasia y Esgrima La Plata taldeak fitxatu zuen, 2021eko abendura arte.

2020: Ebakuntza egin zioten burmuinean zuen hematoma subdurala atzeman ostean.

2020ko azaroaren 25a: Hil egin zen bihotz-biriketako geldialdia izan eta gero.