Itxi

Futbola

Primera Iberdrola

Ez da akordiorik izan aldeen artean, eta greba egongo da azaroaren 16an eta 17an

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kluben elkarteak eta sindikatuek izandako batzarrean ez dute adostasunik lortu, eta, ondorioz, grebarako deialdiak bere horretan jarraitzen du.

  • Real-Atletico partidaren irudia

    Real-Atletico partidaren irudia. Argazkia: EFE

Patronalaren eta sindikatuen arteko bilerak gaur izan da, urriaren 28an. Aurrez aurre elkartu dira Madrilen Lehen Mailako Iberdrola Ligako jokalarien greba saiheste aldera.

Hitzordura deituta egon diren elkarteak : hiru sindikatuak -AFE, UGT eta Futbolistas On-, Emakumezkoen Futboleko taldeen elkartea eta bertan izena emanda ez duten beste hiru elkarte ere, alegia, Athletic, Bartzelona eta Tacon. Arestian aipatutakoak izan dira, beraz, SIMAn elkartuko diren eragileak.

Ez dute akordiorik lortu  eta grebak aurrera egingo du, beraz, azaroaren 16 eta 17ko asteburuan jokalariek ez dute jokatuko.