Futbola
Primerta Iberdrola
Jokalarien greba saihestu eta akordio batera iristeko bilera, datorren astelehenean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Akordiorik ezean, grebak aurrera egingo luke, eta azaroaren 16 eta 17ko asteburuan, jokalariek ez lukete partidarik jokatuko.
-
Jokalariak greban. Argazkia: EFE
Patronalaren eta sindikatuen arteko bilerak badu jada data; datorren astelehenean, urriaren 28an, aurrez aurre elkartuko dira Madrilen, Lehen Mailako Iberdrola Ligako jokalarien greba saiheste aldera.
Hitzordura deituta dauden elkarteak hurrengoak dira: hiru sindikatuak -AFE, UGT eta Futbolistas On-, Emakumezkoen Futboleko taldeen elkartea eta bertan izena emanda ez duten beste hiru elkarte ere, alegia, Athletic, Bartzelona eta Tacon. Arestian aipatutakoak izango dira, beraz, SIMAn elkartuko diren eragileak.
Akordiorik ezean, grebak aurrera egingo luke, eta azaroaren 16 eta 17ko asteburuan, jokalariek ez lukete partidarik jokatuko.
Asteburu honetako eta hurrengo asteburuko partidetan, berriz, ez da inolako aldaketarik egongo.