Itxi

Futbola

1-0

Eibar, Ipuruan nagusi

Erredakzioa

Urko Verak azken minutuan sartutako golari esker urrezko garaipena eskuratu du talde armaginak.

  • Eibar-Kordoba. Argazkia: EiTB

    Eibar-Kordoba. Argazkia: EiTB

Eibarrek denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu du Ipuruan Kordoba mendean hartuta (1-0). Partida parekatua izan da Eibarrekoa, baina Urko Verak azken minutuan sartutako golari esker urrezko garaipena eskuratu du talde armaginak.

Arruabarrenaren ordez zelairatu da Vera, 82. minutuan, eta 90.ean etxekoen gola egin du Eizmendiren gola baliatuta.

Fitxa teknikoa:

1.- Eibar: Irureta; Boveda; Raul Navas, Albentosa, Yuri; Diego Rivas, Dani Garcia, Capa (Eizmendi, 46'), Diego Morales, Gilvan (Diego Jimenez, 46'); Arruabarrena (Urko Vera, 82').

0.- Kordoba; Saiza; Janse, Fran Cruz, Iago Bouzon, Raul Bravo (De los Reyes, 79'); Abel (Uli Davila, 70'), Luso, Pedro, Lopez Silva, Caballero; Xisco (German Pacheco, 80').

Golak:

1-0, 90': Vera.