Osasuna
Erreginaren Kopa
Osasunak nagusitasunez menderatu du Zaragoza (0-5), eta Erregina Kopako hirugarren kanporaketarako sailkatu da
EITB MEDIA
Maria Hercek eta Salinasek, lehen zatian, eta Guallarrek, Yiyik eta Josunek, bigarrenean, Josu Dominguezek entrenatzen duen taldearen golak egin dituzte; gorritxoek garaipen oso argia eskuratu dute.
-
Osasunako jokalariek bost gol ospatu dituzte Zaragozan. Argazkia: Osasuna.
Osasuna 2024-25 denboraldiko Erregina Kopako hirugarren kanporaketarako sailkatu da, asteazkenean, Zaragoza txapelketatik at utzita, Aragoiko hiriburuko Mudejar futbol zelaian jokatutako partidan. Nafarroako taldeak, Maria Hercek eta Salinasek, lehen zatian, eta, bigarrenean, Guallarrek, Yiyik eta Josunek sartutako golei esker, nagusitasun handiz hartu dute aurkaria mendean, 0-5, eta taldeak sailkatzea erdietsi du.
Hala, Osasunak 11. minutuan egin du aurreneko gola, Maria Herce erdilariak sartuta. 27. minutuan, Nerea Salinasek 0-2koa egin du, eta atsedenaldira horrela joan dira bi taldeak.
Bigarren zatia hasi berritan, Ainhoa Guallarrek 0-3koa lortu du, eta, kanporaketako azken txanpan, 76. eta 89. minutuetan, Yiyik eta Josunek biribildu dute emaitza. Osasuna hirugarren kanporaketan izango da, hortaz.