Osasuna
Erreginaren Kopa
Espainiako Federazioak ebatzi du Bartzelonak bidegabeki zelairatu zuela jokalari bat Erreginaren Kopan Iruñean
EITB MEDIA
Emakumezkoen Osasuna Fundazioak helegitea aurkeztu zuen, Sadarren urtarrilaren 10ean jokatutako partida amaituta, eta Espainiako Futbol Federazioak arrazoia eman dio nafar klubari. Neurketa Kopako final zortzirenetakoa zen. Bartzelonak helegitea aurkeztuko du, ebazpenaren aurka, Apelazio Batzordean.
-
Osasuna-Bartzelona partidako jokaldi bat. Argazkia: osasuna.es.
Espainiako Futbol Federazioak arrazoia eman dio Emakumezkoen Osasuna Fundazioak aurkeztutako helegiteari, eta ebatzi du Bartzelonak bidegabeki zelairatu zuela jokalari bat Sadarren, hilaren 10ean, Erreginaren Kopako final zortzirenetako partidan, nafar klubak ohar bidez asteartean jakitera eman duenez. Ebazpenaren aurrean, aukera dago helegitea aurkezteko, Apelazio Batzordean, eta Bartzelonak aurreratu du helegite hori aurkeztuko duela.
Testuinguru honetan, Osasunak salatu zuen Bartzelonak, zortzirenetako kanporaketan, Geyse Ferreira aurrelaria zelairatu zuela. Ferreira, 2021-22 denboraldian, Madril CFF taldean zebilen, eta Kopako azken partidan txartel gorria atera zioten; hortaz, zigorra bete behar zuen Sadarren jokatutako neurketan.
Hala, Kakun Mainzen taldea final laurdenetara sailkatu da; kanporaketa martxoaren 3rako dago aurreikusita.
Ebazpenaren berri izanda, Bartzelonak iragarri du helegitea aurkeztuko duela Apelazio Batzordearen aurrean. Horretarako, hamar egun ditu.