Itxi

Osasuna

UKRAINAKO GERRA

Osasunako Ruben Garciak errefuxiatu ukrainarrei laguntzeko konboi bat antolatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jokalari gorritxoak Poloniara bidaiatuko du datorren astean, Ligan geldialdia izango dela baliatuta.

  • Rubén Garcia, Osasunarekin sartutako gol bat ospatzen.

    Rubén Garcia, Osasunarekin sartutako gol bat ospatzen.

Ruben Garcia Osasunako jokalariak 10 ibilgailuko konboi bat finantzatu du, errefuxiatu ukrainarrak ekartzen laguntzeko eta Poloniako mugara elikagaiak eta osasun-materiala eramateko.

Futbolari valentziarrak webgune bat prestatu du dohaintzak jasotzeko, eta sei furgoneta finantzatu ditu (guztira 10 izan daitezke). Furgoneta horiek martxoaren 24an aterako dira Krakoviara, Valentziatik eta Iruñetik.

Ostiral honetan, arratsaldeko lehen orduan, webguneak 4.500 euro baino gehiago zituen bilduta, osasun-materiala eta janaria bidaltzeko asmoz; horrez gain, ekimenak ahalik eta pertsona gehien ekartzen laguntzea du helburu.

"Joan zen astean, bizilagunak nire etxeko atea jo zuen, eta berak bizitako egoera azaldu zidan. Hark hara bidaiatu zuen, eta 12 errefuxiatu ekarri zituzten… Horrek gogoeta eragin zidan, eta neure buruari esan nion: zer egin dezaket nik laguntzeko?".

Hala adierazi du Ruben Garciak Osasunak Twitterren argitaratutako bideo batean: