Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

QATAR 2022

Zale batek berdegunera jauzi egin du LGTBI bandera eskuan zuela Portugal – Uruguai partidan

AGENTZIA | EITB MEDIA

Zaleak 51. minutuan egin du jauzi, bandera eskuan zuela, eta kamisetan inskripzio bat zuela, emakume irandarrentzako errespetua eskatuz.

  • Espontaneoa zalaitik korrika bandera eskuan duela

    Espontaneoa zalaitik korrika bandera eskuan duela. Argazkia: EFE

Zale bat Lusail estadioko berdegunean sartu da Portugal eta Uruguairen arteko norgehiagokan ostadar-bandera batekin LGTBI+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko, eta kamisetan "irandar emakumeentzako errespetua" eskatuz.

2022ko Qatarko H Multzoko partidaren 51. minutuan, espontaneoak bandera eskuan zuela berdegunera salto egin, eta zelaia zeharkatu du. Bandera bidean erori zaio, segurtasun indarrak atzetik zituela, eta Alireza Faghani epaileak lurretik jaso du.

Ikuslea azpiratu eta zelaitik atera dute agenteek, eta partidari berrekin diote.

Zalea zelaitik atera duten unea. Argazkia: EFE

Zalea zelaitik atera duten unea. Argazkia: EFE