Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

Maroko eta Tunisia Munduko Txapelketan egongo dira

Erredakzioa

Egiptorekin, Senegalekin eta Nigeriarekin batera Afrikako ordezkariak izango dira Errusian. Marokok Boli Kostari irabazi dio (0-2), eta Tunisak berdindu egin du Libiaren aurka (0-0).

  • Tunisia-Libia. Argazkia: EFE

    Tunisako jokalariak Libiaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Marokok eta Tunisiak 2018ko Errusiako Munduko Txapelketarako sailkapena lortu dute larunbat honetan. Egiptorekin, Senegalekin eta Nigeriarekin batera Afrikako ordezkariak izango dira Errusian.

Tunisiak golik gabe (0-0) berdindu du Libiaren aurka eta puntua nahikoa izan du multzoko lehen postua eskuratu eta Munduko Txapelketarako txartela eskuratzeko. Bestalde, Morokok garaipena lortu du Boli Kostaren aurka (0-2) eta sailkapena lortu du.

Munduko Txapelketara sailkatu diren Afrikako selekzioak:

Egipto

Senegal

Nigeria

Maroko

Tunisia

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
26 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Artola vs Laso

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen