Eibar
Ez dute klubean jarraituko
Jujubak, Honokak, Zairak, Puyik eta Nokok ez dute Eibarren jarraituko
EITB MEDIA
Honokak sei denboraldi eman ditu talde armaginean, Puyi 2019an iritsi zen klubera, Jujuba 202an eta 2022an bueltatu zen taldera, Noko ere 2020an fitxatu zuen Eibarrek, eta Zaira 2022-23 denboraldian heldu zen.
-
Eibarrek bikain lortu du mailari eustea F Ligan. Argazkia: SD Eibar.
Jujuba Cardozo, Honoka Yonei, Zaira Flores, Ane Perez "Puyi" eta Noko Matlou jokalariek ez dute Eibarren jarraituko, astelehenean klub armaginak iragarri duenez.
Testuinguru horretan, Eibarrek eskerrak eman dizkie bost futbolariei erakutsi duten "profesionaltasuna, lana eta dedikazioa", eta, halaber, "etorkizuneko proiektuetan zorte onena opa die". Honokak sei denboraldiz jokatu du Gipuzkoako klubean, eta ehun partida ofizialetan baino gehiagotan zelairatu da Eibarreko jokalari gisa, eta Puyi 2019an iritsi zen taldera; biak ala biak zeuden Eibarren 2020an eta 2023an, alegia, armaginek maila gorenerako igoerak lortu zituztenean.
Jujuba 2020an fitxatu zuen Eibarrek, eta 2021-22 denboraldian Santa Teresan aritu zen, utzita, baina 2022an berriro bueltatu zen Euskal Herrira. 2020an ere heldu zen Noko, eta 88 partida jokatu ditu ordutik. 2022-23 denboraldian, fitxaketak egiteko neguko epean, Zaira iritsi zen klubera.