Eibar
Puntu banaketa
Joko eskasa eta golik ez, Ipuruan (0-0)
eitb.eus
Eibar eta Coruñako Deportivo puntu banarekin konformatu dira Ipuruan jokatutako partidan. Epaileak Enrichen gol bat baliorik gabe utzi du jokoz kanpo zegoelako eta Ramis lesionatu egin da.
-
Dani Garcia. Argazkia: Efe.
Eibarrek eta Deportivok hutsean berdindu dute Ipuruan. Ligan gol gehien jaso dituzten taldeen artean daude, eta ahalegin handiagoa egin dute golik ez jasotzeko erasora joateko baino.
Hasierako minutuetan Deportivo hobeto aritu da, baina apurka-apurka eibarrek hobera egin eta baloiaren kontrola hartu du. Horrela, armaginek lehen aukera sortu dute Kike Garciaren bidez, baina Francisek ondo erantzun dio armaginaren erremateari.
Azken minutuetan joko bizia egin dute bi taldeek, baina ez dute gol aukera argirik sortu. Atsedenaldira iristeko beharra nabaritu zaie, estrategia birplanteatu ahal izateko.
Talde biek dute puntuen beharra, eta bigarren zatian joko irekiagoa egin dute, baina defentsako babesa galdu gabe.
Ramisen lesioa
Partidako ondorik txarrena Ivan Ramisen lesioa izan da. Jokalariak gaur jokatu du lehen partida azken asteetan lesionatuta egon ostean, eta zelaitik esku-ohean atera dute, belaunean min hartuta. Lesioak larria ematen du.
Bukaera arte, Eibar eta Deportivo gola egiten saiatu dira, baina ezinean aritu dira biak. Enrichek baloia galiziarren atean sartu du luzapenean, baina jokoaz kanpo egon da eta epaileak baliorik gabe utzi du jokaldia.
Fitxa teknikoa
Eibar: Dmitrovic; Capa, Arbilla, Oliveira, Ramis (Lombán, 70. min), Juncá (Cote, 70. min); Dani García, Escalante; Kike (Charles, 84. min), Enrich, Jordán.
Deportivo: Francis; Juanfran, Albentosa, Sidnei, Luisinho; Celso, Guilherme; Cartabia (Bakkali, 82. min), Calak, Valverde; Andone.