Itxi

Eibar

5-2

Eibarrek bost gol sartu dizkio Almeriari Ipuruan

Mikel Dominguez | eitb.eus

Armaginak nagusi izan dira aurkari zuzen baten aurka, eta etxeko bigarren garaipena eskuratu dute etxean. Piovaccari, Saul Berjon, Albentosa, Raul Navas eta Capa, Eibarren golegileak.

Eibarrek azterketa garrantzitsua zuen aurkari zuzen baten aurka, etxean, eta ametsetan baino hobeto atera du aurrera. Markagailuak argi utzten du: armaginen bost gol Almeriaren kontra. Golez beteta egon da partidaren gidoia, hasieratik bukaerara arte.

Zelaia atera eta berehala, Piovaccarik gol festaren lehenengoa egin du. Berdegunea egoera txarrean egon da euriagatik. Eibarrek presio altua mantendu du, eta bigarrena lortu du 20. minutuan. Saul Berjon izan da goleatzeailea. Fran Perez ukitu du baloiak, eta atezaina ustekabean harrapatu du. Gero, Saulek lesionatuta utzi du zelaia.

Laster lortu dute etxekoek hirugarren gola. Hamar minutu geroago, Albentosak buruz sartu du, korner jaurtiketa batean. Francisco Rodriguezek, Almeriaren entrenatzaileak, Soriano zelairatu du ordu erdian, eta taldearen jokoa apur bat hobetu da. Armaginen atzeko lerroaren akats bat baliatuta, goal sartu du Sorianok.

Bigarren zatian, baina, Almeriaren golak emandako adorea bertan behera utzi du Eibarrek, Raul Navasen gol batekin 57.ean. Armaginak jaun eta jabe izan dira, Lehen Maialan geratzeko borrokan aurkari zuzena den Almeriaren aurka.

74.ean, Capa Ligan estreinatu da, korner jaurtiketa batean, eta Eibarren bosgarrena sinatu du. Hurrengo jokaldian, Edgar Mendezek Almeriaren bigarrena egin du, baina ez du emaitza aldatu, eta Eibarrek 9 puntura utzi du Almeriak, etxeko bigarren garaipenaren ostean.

FITXA TEKNIKOA

Eibar: Iruretagoinea; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Lillo; Boateng, Dani Garcia; Manu del Moral (Errasti, 82. min), Arruabarrena, Saul Berjon (Capa, 44. min); eta Piovaccari (Abraham, 67. min).

Almería: Ruben; Ximo Navarro, Fran Velez, Trujillo, Mane; Corona, Thomas; Wellington Silva, Hemed (Teerasil, 46. min), Jonathan Zongo (Edgar,  63. min); eta Thievy (Soriano, 33. min).

Goles: 1-0. m. 2. min. Piovaccari; 2-0. 20. min. Saul Berjon; 3-0. 30. min. Albentosa; 3-1. 42. min Soriano; 4-1. 56. min. Raul Navas; 5-1. 73. min. Capa; 5-2. 76. min. Edgar.