Eibar
BBVA Liga
Landutako puntua lortu du Eibarrek Ipuruan
Erredakzioa
Armaginak partidako 8. minutuan aurreratu dira, Arruabarrenak egindako golari esker. Baina Vila-real nagusi izan da minutu askotan, bigarrez zatian batez ere.
-
Arruabarrenak 8. minutuan egin du armaginen gola. Efe.
Eibarrek landutako puntua lortu du etxean, Ipuruan, Vila-realen aurka jokatutako partidan (1-1).
Marcelino Garcia Toralen taldeak aldapan gora izan du partida, eta 10. minuturako atzetik izan dira markagailuan, baina bigarren zatian partidaren kontrola hartu dute eta aukera garbiak sortu dituzte.
Mikel Arruabarrena izan da eibartarren golegilea, lehen zatiko 8. minutuan. Atsedenaldira arte eroso jokatu dute armaginek.
Hala ere, bigarren zatian gauzak erabat aldatu dira. Kanpotarrek arriskua sortu dute eta Gerard Morenok berdinketa ezarri du markagailuan, amaierarako 20 minuturen faltan.
Fitxa teknikoa:
1 - Eibar: Xabi Iruretagoiena; Lillo, Albentosa, Ekiza, Abraham; Boateng (Errasti, 77. min), Dani Garcia; Dani Nieto (Capa, 46. min), Arruabarrena, Saúl; eta Angel (Javi Lara, 65. min).
1 - Villa-real: Asenjo; Mario, Musacchio, Gabriel, Rukavina; Espinosa, Pina (Bruno Soriano 46. min), Jonathan Dos Santos, Cheryshev (Moisés, 79. min); Uche (Vietto, m. 46) eta Gerard Moreno.
Golak: 1-0. Arruabarrena (8. min); 1-1. Gerard Moreno (70. min).