Itxi

Athletic Club

Berritzea

Marta Unzuek 2025era arte luzatu du kontratua Athleticekin

EITB MEDIA

Lehen taldeko jokalariak, belauneko lesioa sendatzen murgilduta dagoenak, errehabilitazioarekin jarraituko du Lezaman datorren denboraldian.

  • Marta Unzue

    Marta Unzue Argazkia: EITB Media

Athletic Clubek baieztatu du Marta Unzuek, duela urtebete izan zuen belauneko lesio larria sendatzen ari den arren, denboraldi baterako luzatu duela igande honetan amaitzen zitzaion kontratua.

"Erdilariak errehabilitazioarekin jarraituko du Lezaman datorren denboraldian", argitu du talde zuri-gorriak. Jokalari nafarrak 36 urte beteko ditu uztailaren 4an, eta sei kanpaina eta 140 partida jokatuko ditu lehoi gisa.

2023an Unzuek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen FC Bartzelonaren aurka jokatutako partida batean, eta ekainaren 5ean ebakuntza egin zioten. Horrela bada, eskuin belauna sendatzeko prozesuan murgilduta dagoen jokariak, errehabilitazioarekin jarraituko du Lezaman datorren denboraldian.