Athletic Club
Ordutegi eta leku aldaketa
Athletic-Bartzelona Erreginaren Kopako finalerdietako joanekoa San Mamesen jokatuko da
Agentziak | EITB MEDIA
Aurreikusitako egunean jokatuko da, martxoaren 7an, baina bi ordu lehenago: 19:00etan.
-
Athletic-Bartzelona Kopako joaneko partida, San Mamesen. Argazkia: Efe.
Erreginaren Kopako finalerdietan Athleticek eta Bartzelonak martxoaren 7an jokatuko duten joaneko partida San Mamesen jokatuko da, Athleticek berak aditzera emandakoaren arabera.
Eguna ez dute aldatu, baina bai ordua: 21:00etan izan beharrean, 19:00etan jokatuko dute.
Horrela, Athleticeko neskek bigarrenez jokatuko dute Katedralean aurtengo denboraldian. Aurrekoan ere Erreginaren Kopako partida batean aritu ziren, Madrid CFFren aurka jokatutakoa, hain zuzen. Orduan 22.000 pertsona bildu zituzten San Mamesen.