Itxi

Athletic Club

Final-laurdenak

Athletic vs Tacon, Erreginaren Kopako finalerdietarako txartela, San Mamesen

EITB.EUS

Bi taldeen arteko azken eta norgehiagoka bakarra abuztuan jokatu zen, Ramon de Carranza Trofeoan, eta zuri-gorriek 0-1 irabazi zuten.

  • Athletic Clubeko neskak gola ospatzen.

    Athletic Clubeko neskak gola ospatzen.

Gaur partida erabakigarria jokatuko da San Mamesen, arratsaldeko 19:00etan. CD Tacon Bilbora iritsiko da Athletic Cluben aurka Erreginaren Kopako finalerdietarako txartela eskuratzeko asmoz.

CD Taconek joan den maiatzean lortu zuen elitera igotzea, Deportivo Abancarekin batera. Izen handiko jokalariak ditu, Kosovare Asllani eta Sofia Jakobsson suediarrak, Daiane brasildarra eta Aurelié Kaci “Bleu” frantziarra, besteak beste. Primera Iberdrolako bederatzigarren postuan dago, Athletic Club bosgarrenean dagoen bitartean, hamaika puntuko aldearekin.

Bi taldeen arteko azken eta norgehiagoka bakarra abuztuan jokatu zen, Ramon de Carranza Trofeoan, eta zuri-gorriek 0-1 irabazi zuten. Primera Iberdrolan ez zen 9. jardunaldian Lezaman aurreikusitako partida jokatu, emakumezkoen futboleko greba dela eta.

Tradizioak agintzen duen bezala, Taconek lore eskaintza egingo dio pichichi bustoari, klubak San Mames bisitatzen duen lehen aldia baita.

FINAL - LAURDENAK

Madril CFF - Sevilla EDF (17:00etan)

Logroño - Real Betis (18:30tan)

Athletic Club - Tacon (19:00tan)

Bartzelona - Deportivo Abanca (19:00etan)