Itxi

Athletic Club

KOPA/FINAL-LAURDENAK

Athletic-Tacon kanporaketa, otsailaren 26an, 19:00etan, San Mamesen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Katedralak denboraldi honetan hartuko duen emakumezkoen bigarren partida izango da, urtarrilaren 5ean Bartzelonaren aurkako partida bertan jokatu ostean.

  • San Mames, Atleticoren aurkako Erregina Kopako partidan.

    San Mames, Atleticoren aurkako Erregina Kopako partidan. Argazkia: EFE

Athleticen eta Taconen arteko Erreginaren Kopako final-laurdenetako kanporaketa San Mamesen jokatuko da otsailaren 26an, 19:00etatik aurrera.

Katedralak denboraldi honetan hartuko duen emakumezkoen bigarren norgehiagoka izango da, urtarrilaren 5ean Bartzelonaren aurka bertan aritu baitzen Athletic, Primera Iberdrola txapelketako neurketan. Egun horretan, 32.068 ikusle bildu ziren zuri-gorrien zelaian.

Aurreko denboraldian, Bilboko estadioak Athleticen eta Atletico Madrilen arteko Kopako kanporaketa bat hartu zuen; 2019ko urtarrilaren 30ean, hain zuzen ere. Egun hartan, emakumezkoen partida bateko ikusle-kopuruaren marka ezarri zen, 48.121 zale bildu baitziren San Mamesen. Hilabete batzuk geroago, Atleticoren Wanda Metropolitanok kopuru hori gainditu zuen, 60.739 ikuslerekin.

Athletic-Tacon lehia inoiz ikusi ez den neurketa da; izan ere, azaroaren 17an Lezaman jokatu behar zen Primera Iberdrolari zegokion lehen itzuliko partida bertan behera geratu zen jokalarien grebaren ondorioz.