Athletic Club
Erreginaren kopako zozketa
Athletic-Tacon, final-laurdenetan
eitb.eus
Kanporaketa partida bakarrean erabakiko da eta otsailaren 25ean edo 26an jokatuko da.
-
Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: @AthleticClub
Athletic Club-Tacón, Bartzelona-Deportivo Abanca, Madril CFF-Sevilla eta Logroño-Betis dira Erreginaren Kopako final-laurdenetan jokatuko diren lau kanporaketak. Garaileak partida bakar-batean erabakiko dira eta kanporaketak otsailaren 25ean edo 26an jokatuko dira.
Espainiako Futbol Federazioak ostiralean egin du Erreginaren Kopako final-laurdenetako zozketa. Baldintza bakarra egon da: final-zortzirenak etxetik kanpo jokatu zituztenek, final-laurdenak etxean jokatuko dituztela. Horregatik aldatu dute, hain zuzen, Madril CFF-Sevilla partidaren ordena.
Hauek dira final-laurdenetako kanporaketak:
Athletic Club-Tacon
Bartzelona-Deportivo Abanca
Madril CFF-Sevilla EDF
Logroño-Real Betis