Itxi

Athletic Club

Erreginaren Kopa

Agortu egin dira final-laurdenetarako eskuragarri zeuden sarrerak

eitb.eus

Athletic eta Atletico Madrilen arteko Erreginaren Kopako partidarako eskuragarri zeuden sarrerak agortu dira. Beraz, bihar ez da San Mameseko txarteldegia zabalduko.

  • Athletic Club. Argazkia: Athleticeko twitterra (@athletic_eus)

    Athletic Club. Argazkia: Athleticeko twitterra (@athletic_eus)

Agortu dira Athletic eta Atletico Madrilen arteko Erreginaren Kopako final-laurdenetarako eskuragarri zeuden sarrerak. Beraz, asteazkenean ez dira txarteldegiak zabalik egongo.

Talde zuri-gorriaren webgune ofizialak dioenaren arabera, partida ikusteko sarreren eskaera ikaragarria izan da data ofiziala jakinarazi zen egunetik: "Ehunka ikastetxek, elkartek, erakundek, guraso elkartek, futbol taldek eta hainbat erakundek emakumezkoen futboleko festan parte hartu nahi izan dute".

Taldeak bizkaitar gizarteak izandako "aparteko" erantzuna azpimarratu du. Eskaera handia dela eta, eskuragarri zeuden sarrera guztiak gaur agortu dira, eta, beraz, asteazkenean txarteldegiak itxita egongo dira.

Athleticeko bazkide-txartelarekin San Mamesera sartzeko aukera izango dute bazkideek.

ATHLETIC NESKAK femenino san mames