Itxi

Athletic Club

LAGUNARTEKOA

Athleticek irabazi egin du Valladoliden aurka jokatu duen lagunartekoa (3-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde zuri-gorria galtzen hasi da, baina norgehiagokari buelta ematea lortu du. Alex Remiro atezainak lehen zati osoa jokatu du.

  • Williamsek sartu du Athleticen lehen gola. Argazkia: @AthleticClub

    Williamsek sartu du Athleticen lehen gola. Argazkia: @AthleticClub

Athleticek 3-1 irabazi dio Valladolidi Lezaman, ateak itxita, jokatu duten lagunarteko neurketa.

Talde biek euren sare sozialetatik jakitera eman dutenaren arabera, bisitariak aurretik jarri dira markagailuan, 34. minutuan, Keko Gontanen golaren bitartez. Athleticek atsedenaldira iritsi aurretik (41. min) erdietsi du markagailuan berdinketa jarri duen gola, Williamsen eskutik.

Bigarren zatian, Mikel San Josek lortu du 2-1ekoa, 61. minutuan, Valladolid hamar jokalarirekin ari zenean, Borja Fernandez zelaitik kanpo baitzegoen une horretan. Zuri-gorrien hirugarren eta azken gola, berriz, Unai Lopez erdilariak sartu du minutu batzuk geroago.

Berizzok hamaikako hau zelairatu du lehen zatian: Remiro; Capa, Yeray, Nolaskoain, Yuri Berchiche; Dani García, Beñat, Raul Garcia, Muniain, Susaeta eta Williams.

Bigarren zatian, goitik behera aldatu du taldea, eta beste jokalari hauek erabili ditu: Oleaga, De Marcos, San Jose, Gorka Perez, Balenziaga, Mikel Rico, Iturraspe, Unai Lopez, Cordoba, Ganea eta Guruzeta.

Valladolid taldean, bestalde, Sergio Gonzalez entrenatzaileak jokalari hauek erabili ditu: Masip (Yoel, 46. min), Antoñito, Mario, Salisu (Guitian, 80. min), Moi, Borja (Luismi, 61. min), Míchel (Cotán, 80. min), Keko (Waldo, 65. min), Leo Suarez, Oscar Plano (Miguel, 65. min) eta Verde (Raul Navarro, 73. min).