Itxi

Alaves

Igandean, 20:45ean

Alaves, sailkapeneko seigarren postua defendatzera Betisen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Benito Villamarin zelaian jokatuko dute zabazorroek. Betis 3 puntura dauka Gasteizko taldeak, atzetik sailkapenean, eta tartea zabaldu nahi du.

  • Betino Villamarinen jokatuko du Alavesek, igandean 20:45ean.

    Betino Villamarinen jokatuko du Alavesek, igandean 20:45ean / Argazkia: EFE.

Real Betis eta Deportivo Alaves aurrez aurre arituko dira, igandean 20:45ean. Bi estilo kontrajarriko dituzte zelaian: Betisen baloi jabetza eta Alavesen joko zuzena eta kontraerasokoa.

Alavesek behin eta berriro esan du helburua Lehen Mailan mantentzea dela, baina sailkapeneko seigarren postuan dago. Betis atzetik dauka, 3 puntura.

Levanteren aurka garaipenaren bidera itzuli ziren babazorroak (2-0), eta Abelardo taldean sartu zenetik izandako bolada txarrenari bukaera jarri zioten.

Rodrigo Ely atzeko erdilaria ez du prest izango teknikoak. Sei hilabete lesionatuta egon ostean, taldearekin entrenatzen ari da, baina oraindik ez jokatzea erabaki dute medikuek.

Marin Aguirregabiria harrobiko jokalaria ere ez da jokatzeko prest egongo, lesionatuta dagoelako. John Guidettik, aldiz, gripea izan du, eta ez du jokatuko.

Darko Brasanac eta Takashi Inui, aldiz, prest egongo dira. Sevillako taldeak utzita daude Alavesen, baina kontratuetan ez dute "beldurraren klausula", eta jokatzeko baimena daukate biek.

Teknikoak ez omen du aldaketa handirik egingo hamaikakoan.

Quique Setienen taldeak Alavesi seigarren postua kendu nahi dio. Europa Ligan berdinketa lortu zuen Rennesen aurka (3-3). Denboraldi honetan lan handia egiten ari dira, fisikoa zein mentala, hiru txapelketetan bizirik jarraitzen dutelako.

Hala ere, azken hiru neurketetan ez dute irabazi. Betisek badaki babazorroen intentsitatea berdindu eta atzean kontzentrazioa mantendu beharko dutela helburua lortzeko.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Betis: Pau Lopez; Mandi, Feddal, Sidnei; Barragán, Canales, Guardado, Lo Celso, Francis; Sergio Leon, Lainez.

Deportivo Alaves: Pacheco; Navarro, Laguardia, Maripan, Duarte; Pina, Manu Garcia edo Darko, Wakaso; Jony, Inui, Calleri.