Itxi

Beste kirolak

Erregina Kopa

Super Amara Bera Bera-Rocasa eta Beti Onak-Atletico Guardes, final-laurdenetako kanporaketak

EITB MEDIA

Erregina Kopako azken fasea martxoaren 14tik 16ra jokatuko da, Granollersen.

  • Bera Bera da Kopako egungo txapelduna. Irudia: EITB Media

    Bera Bera da Kopako egungo txapelduna. Irudia: EITB Media

Super Amara Bera Berak Rocasa Gran Canaria izango du aurkari 2025eko Erregina Kopako final-laurdenetan, astelehen honetan Granollersen egindako zozketaren arabera.

Donostiako taldea egungo txapeldunak da eta Rocasakoen aurka hasiko dute tituluaren defentsa, martxoaren 14tik 16ra jokatuko den txapelketan.

Kanporaketa horretako irabazleak Elda Prestigiok eta Balonmano Porriñok jokatuko duten kanporaketako irabazlearen aurka neurtuko dituzte indarrak finalerdietan.

Beti Onakek, aldiz, Galiziako talde bat izango du aurkari final-laurdenetan, Atletico Guardes, eta, aurrera eginez gero, KH7 Granollersek eta Balonmano Morvedrek jokatuko duten kanporaketaren irabazlearen aurka jokatuko dute.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
29 15:10 - 17:15 ERREMONTEA | Berria Txapelketako finala: Goikoetxea V-Goikoetxea VI vs Guurutxaga-Eskudero
29 17:05 - 20:00 PILOTA | B Serieko Buruz Burukoaren atarikoa: Agirre vs Senar

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen