Itxi

Beste kirolak

Motoziklismoa

Xabi Zurutuza 19. izan da Moto3 kategoriako Kataluniako Sari Nagusian

EITB Media

Euskal pilotuak 19. postuan gurutzatu du Montmeloko zirkuituko helmuga. David Alonsok bereganatu du garaipena, Ivan Ortola izan da bigarren eta Jose Antonio Rueda hirugarren.

  • Moto3

    Kataluniako Sari Nagusiko Moto3 kategoriako lasterketaren irteerako irudia. Argazkia: EFE

Xabi Zurutuza (Red Bull KTM Ajo) euskal pilotua 19. izan da Moto3 kategoriako Kataluniako Sari Nagusian. Montmeloko zirkuituan Legazpikoak (Gipuzkoa) ezin izan du hobetu duela bi aste Frantziako Sari Nagusian lortutako 16. postua.

David Alonso (CFMoto) kolonbiarra izan da nagusi, Ivan Ortola (KTM) helmugaratu da bigarren, eta Jose Antonio Rueda (KTM) hirugarren.