Beste kirolak
ATLETISMOA
Ibai Magdaleno, Virtus munduko txapeldun errepideko 10 kilometrotan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Euskal atletak urrezko domina lortu du Almatyn (Kazakhstan) jokatutako Munduko Txapelketan, 33:15 eginda. Halaber, adineko taldeari erreparatuta, lasterketako sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu du.
-
Ibai Magdaleno podiumean. Irudia: @FEDDI_DI
Ibai Magdaleno euskal atleta Virtus munduko txapelduna da errepideko 10 kilometrotan, Kazakhstango Almatyn jokatutako Munduko Txapelketan garailea izan baita. Magdalenok 33:15eko denbora egin du, eta urrezko domina irabazi, Adimen Desgaitasuna duten Pertsonentzako Kiroletako Espainiako Federazioak iragarri duenez; gainera, Magdalenok, adineko taldeari erreparatuta, lasterketako sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu du.
Club Paralímpico Ascensores Bertako Javi Conde taldeko beste atleta batek ere Munduko Txapelketa bikaina egin du: Raul Martinezek laugarren postua eskuratu du Maratoi Erdian, 1:14:17ko denbora eginda, eta, halaber, berak ere erdietsi du lasterketako sailkapen nagusiko hirugarren postua, adineko taldeari erreparatuta.