Beste kirolak
Eskubaloia
Bera Berak Malaga izango du aurkari Erreginaren Kopako final-laurdenetan
A. B. E. | EITB Media
Super Amara Bera Bera taldeak Rincon Fertilidad Malaga egungo txapeldunaren aurka jokatu du Kopako final-laurdenetako partida. Txapelketa maiatzaren 21ean hasi eta 23an bukatuko da.
-
Erreginaren Kopako zozketa egin aurretik ateratako argazki ofiziala. Argazkia: @IberdrolaDHF
Astearte honetan egin da eskubaloiko Erreginaren Kopako azken fasearen zozketa. Super Amara Bera Bera taldeak Rincon Fertilidad Malaga egungo txapelduna izango du aurkari final-laurdenetan.
Aurtengo Kopa Teldeko (Kanaria Handia) Rita Hernandez pabilioian jokatuko da maiatzaren 21a eta 23a artean. Edizio honetan etxean jokatuko duen Rocasa Kanaria Handiaren aurkaria Aula Alimentos Valladolid izango da. Elx Visitelche.com taldea KH-7 Granollersen kontra arituko da, eta Atletico Guardesek Liberbank Gijon izango du aurkari.
Final-laurdenetako partida guztiak maiatzaren 21ean jokatuko dira, finalerdiak maiatzaren 22an, eta finala maiatzaren 23an.