Itxi

Beste kirolak

PYEONGCHANG 2018

Jon Santacanak eta Miguel Galindok, zilarra Superkonbinatuan

Agentziak | Erredakzioa

Maros Hudik eta Miroslav Haraus bikote eslovakiarrak erdietsi du urrea 91 ehunengatik.

0:39

Jon Santacana eta Miguel Galindo (gida) eskiatzaileek zilarrezkoko domina lortu zuten PyeongChangeko Joko Paralinpikoetako Superkonbinatu proban.

JON SANTACANA GALINDOLehen txandan 1:27.34ko denborarekin Santacanak eta Galindok hirugarren denborarik onena egin zuten, Maros Hudik eta Miroslav Haraus eta Jakub Krako y Branislav Brozman bikoteen atzetik.

Faboritoen artean Mac Marcoux eta Giacomo Bertagnolli italiarrak erori, eta lehiaketatik at geratu ziren.

Bigarren eta azken txandan 47.79ko denbora egin zuten Jon Santacanak eta Miguel Galindok zilarra lortuz. Maros Hudik eta Miroslav Haraus bikote eslovakiarrak erdietsi zuten urrea 91 ehunengatik bakarrik.