Itxi

Bideoak

Lehen jardunaldi bikaina osatu du Gaztedik urrezko bi domina eta brontzezko bat lortuta

Sokatirako Munduko Txapelketa

Lehen jardunaldi bikaina osatu du Gaztedik urrezko bi domina eta brontzezko bat lortuta

OLATZ FORURIA | EITB MEDIA

Getxon egiten ari den Munduko Txapelketako lehen jardunaldian Gaztedi euskal taldeak hiru domina lortu ditu. Emakumezkoetan urrezko domina eskuratu du 500 kiloko mailan. Gizonezkoetan, Gaztedi A taldea izan da munduko txapelduna 560 kiloko mailan, eta Gaztedi Bk brontzezko domina lortu du.