Suedian jokatu berri den sokatirako munduko txapelketatik 11 domina ekarri ditu Lesakara Beti Gazte taldeak; talde eta selekzioen artean 22 ekarri domina dituzte Euskal Herrira. Julen Palenzuela eta Amaia Leiza tiralariak "Biba Zuek!" saioan izan dira bertan bizitakoez eta sokatiraz hitz egiten.
Igande honetan, irailak 3, bukatu da Suitzan lehiatu den Sokatirako Munduko Txapelketa. Euskal ordezkariek sei domina eskuratu dituzte: bi zilarrezko eta bi brontzezko taldeka, eta bi zilarrezko Euskal Selekzioarekin.
Talde mistoko 580 kiloko Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du Suitzan ospatzen ari den sokatirako munduko txapelketan. Finalerdietan Italia mendean hartu eta gero, suediarrak izan dituzte aurkari final handian. Finalean, ordea, amore eman behar izan dute suediarren nagusitasunaren aurrean.
Suitzan, lur gaineko munduko sokatira txapelketan, euskal selekzioak lehen domina irabazi du arratsaldean, zilarra. Gaur ere Suitzarrak izan dituzte finalista, eta ezin izan dituzte menderatu.
Euskal selekzioko 23 urtez azpiko 500 kiloko emakumeek brontzezko domina oso gertu izan dute Suitzan jokatzen ari den munduko lur gaineko sokatira txapelketan. Gizonezkoetan 680koan eta 23 urtez azpiko 660koan aritu dira. Biak ere dominetatik urruti baina Euskal Herria ordezkatzearen harrotasunez.
Suitzako sokatirako Munduko Txapelketari ederto ekin diote euskal ordezkariek 3 dominarekin. 560 kilokoan, gizonezkoetan, Gaztedik zilarra lortu du. Goizean, emakumezkoetan, Goiherri-Abadiñok ere zilarra eskuratu du 23 urtez azpikoetan, 500 kilokoan, eta Gaztedik Brontzea lortu du kategoria berean.
Larunbat honetan bukatu da Ipar Irlandan jokatu den sokatirako txapelketa. Guztira, 23 domina ekarriko dituzte Euskal Herrira tiralariek: 18 taldeka lortuta eta beste bost Euskal Selekzioaren izenpean.
Ipar Irlandan jokatzen ari den goma gaineko sokatira txapelketan nazioen arteko lehia hasi da. Euskaldunak Basque Country izenpean ari dira eta dagoeneko lortu dituzte dominak lehen egunean.
Belfasten, Ipar Irlandan, ostegun honetan amaitu da sokatira kluben munduko txapelketa. Asteazkenean euskal taldeek lortutako sei dominei beste 12 gehitu zaizkie.
Asteazken honetan sei domina eskuratu ondoren, 23 urte azpikoetan Abadiño-Berriozarrek urrea eskuratu du emakumeetan. Gizonezkoetan ere Abadiño nagusitu da. Seniorreko euskal taldeak ere dominen lehian ari dira.
Estreinako egunean 6 domina bildu dituzte euskal taldeek. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea. Gizonezkoen 600 kilokoan Beti Gazte 2. izan da.
Euskal taldeek dominak zintzilikatu dituzte jada lehen dominak Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea.
Bihar, martxoak 8, Sokatirako Munduko Txapelketa hasiko da Belfasten. Gaur pisaketak egin dituzte. Naroa Erbiti (Berriozar) eta Lander Landiribar (Beti Gazte) tiralariek hitz egin dute.
300 kirolari baino gehiago, 25 herrialde, hogei bat euskal kirol federazio, lehiaketa ofizialak, lagunartekoak eta 20 kirol desberdinen erakustaldiak dira euskal kirol selekzioen nazioarteko jarduera laburbiltzen dutenak.
Gaztedi sokatira taldeko tiralariek nola lan egiten duten ikusi dugu "Helmuga" saioan, baita lehiaketak nola bizi dituzten ere. Haien testigantzak bildu ditugu bideo honetan.
Igandeko 'Helmuga' saioetako protagonistetako bat izango da Laukizko Gaztedi sokatira taldea. Gainera, saio berean Ginea Conakryko pilotariak ezagutuko ditugu. Igandean izango da emankizuna, 11:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.
Azken egunean, Euskal Selekzioa bi mailatan lehiatu da: gizonezkoen 640 kiloan eta emakumezkoen 540kiloan. Bi kasuetan dominetatik urrun geratu da. Lehiaketako lau egunetan bi domina lortu ditu.
Sokatirako Munduko Txapelketan Euskal Selekzioak ez du dominarik lortu 23 urtez azpiko mailan. Ezin izan dituzte finalerdietarako txartelak lortu emakumezkoen 500 kiloko eta gizonezkoen 600 kiloko probetan.
Sokatirako Munduko Txapelketak aurrera jarraitzen du Holsteinen, Herbehereetan. Euskal Selekzioak, Basque Country izenpean, zilarrezko domina eskuratu du 560 kiloan. Faltek polemika sortu dute eta euskaldunen emaitzak baldintzatu dituzte.
Euskal Selekzioa hasi da lehiatzen Sokatirako Munduko Txapelketan. Dominetatik urrun geratu da maila mistoko 580 kiloko proban, baita gizonezkoen mailako 680 kiloko proban.
Brontzezko domina gertu izan dute Gohierriko emakumeek 23 urtez azpiko 500 kiloko proban, baina laugarren amaitu dute. Goiherriko mutilek ez dira finalerdietarako sailkatu 23 urtez azpiko 600 kiloko proban.
Laukizko taldea da 560 kiloko gizonezkoen mailako munduko txapelduna. Finalean Sins talde suitzarra mendean hartu du. Maila berean, Mutrikuk ezin izan du tiraldirik irabazi; Goierri, aldiz, final-laurdenetara heldu da. Emakumezkoen 500 kilokoan Gaztedik ez du lortu finalerdietarako txartela.
Herbehereetan hiru euskal talde ari dira Munduko Txapelketan lehiatzen. Gaztedik urrea eskuratu du gizonezkoen 560 kilotan. Mutriku eta Goierri kanpoan geratu dira lehen jardunaldian.
Herbeheretan jokatuko da Sokatirako Munduko Txapelketa irailaren 15etik 18ra artean. Euskal ordezkariek taldeka zein selekzioka ariko dira lehian, dominak eskuratzeko helburuarekin.
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Getxon egin zen 2021eko Sokatirako Munduko Txapelketan dominak lortu zituzten euskal kirolariak hartu dituzte Lehendakaritzan, astearte honetan.
Laukizko taldeak hilabete honetan bertan jokatu den Munduko Sokatira Txapelketan lortu dituen emaitza bikainak errepasatu dituzte, bi txapel irabazi baitituzte.
Euskal Herria - Basque Countryko gizonezkoek urrea erdietsi dute 560 kiloko kategorian. Bideo honetan, podiumeko gorengo koskara igo diren unea ikus daiteke.
Euskal Herria - Basque Countryko emakumezkoek urrea erdietsi dute 500 kiloko kategorian. Bideo honetan, podiumeko gorengo koskara igo diren unea ikus daiteke.
Euskal Herriak urrezko domina irabazi du gizonezkoen 560 kiloko mailan, finalean Suitza garaitu ostean. Horrenbestez, Euskal Herria munduko txapelduna da.
Euskal Herriko selekzioak irabazi du urrezko domina emakumezkoen 500 kiloko mailan, finalean Suitza garaitu ostean. Horrenbestez, Euskal Herria munduko txapelduna da.
Goiherrik brontzezko domina lortu du Getxoko Munduko Sokatira Txapelketan, 23 urtez azpiko 600 kiloko mailan. Erandioko taldeak bere lehen domina eskuratu du.
Getxon egiten ari den Munduko Txapelketako lehen jardunaldian Gaztedi euskal taldeak hiru domina lortu ditu. Emakumezkoetan urrezko domina eskuratu du 500 kiloko mailan. Gizonezkoetan, Gaztedi A taldea izan da munduko txapelduna 560 kiloko mailan, eta Gaztedi Bk brontzezko domina lortu du.