Beste kirolak

1 / 30 Hurrengoa
Mollarri eta Etxauri, ''Harri Herri'' saioko hirugarren denboraldiko irabazleak

Mollarri eta Etxauri, ''Harri Herri'' saioko hirugarren denboraldiko irabazleak

Mollarri taldeak "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldia irabazi du, emakumezkoen txapelketan, eta Etxauri taldeak eskuratu du garaipena gizonezkoen lehian; hurrenez hurren, EITBk igandean emandako finaletan, Ibiur eta Laukariz menderatu dituzte.

Aimar eta Paulo (Etxauri): ''Erritmoa agobiante izan da baina aguantatu dugu''

Aimar eta Paulo (Etxauri): ''Erritmoa agobiante izan da baina aguantatu dugu''

Harri baldarraren lehiarako, Joseba Ostolazak Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu hautatu ditu, eta 28 jasoaldi erdietsi dituzte, Zelaik aukeratutako Imanol Royok eta Urrak baino bost gehiago. Hala, Etxaurik bereganatu du titulua, gizonezkoen txapelketan.

Mollari eta Etxauri, Harri Herri saioko hirugarren ekitaldiko txapeldunak

Mollari eta Etxauri, "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko txapeldunak

Emakumezkoen finalean, Mollarrik Ibiur menderatu du, 41-35, harri baldarrarekin; gizonezkoen finalean, harri baldarraren lehia erabakigarrian, 28-23 gailendu zaio Laukarizi.
Maddi eta Durana (Mollarri): ''Oso pozik gaude egindako lanarekin''

Maddi eta Durana (Mollarri): ''Oso pozik gaude egindako lanarekin''

Mollarrik bost minutu eta 58 segundo izan ditu harri baldarrarekin aritzeko  eta Ibiurrek sei segundo gutxiago. Lehia ikusgarria izan da, eta Mollarri  gailendu da, 41-35. Azken talde horretako harri-jasotzaileek jantzi dituzte txapelak, "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldian.

Zuazo Barakaldo Urrezko Ohorezko Mailara jaitsi da

Zuazo Barakaldo Urrezko Ohorezko Mailara jaitsi da

Azkenaurreko jardunaldian Elxen aurka galdu ondoren (25-26), Barakaldokoak mailari eusteko aukerarik gabe geratu dira eta hurrengo denboraldian Bigarren Mailan jokatuko dute.
Iraitz Legorburuk eta Jocelyne Paulyk irabazi dute Nafarroa Xtream lasterketa

Iraitz Legorburuk eta Jocelyne Paulyk irabazi dute Nafarroa Xtream lasterketa

Gizonezkoetan, Iraitz Legorburuk, eta emakumezkoetan, Jocelyne Paulyk irabazi dute Nafarroa Xtream lasterketaren aurtengo edizioa. Eguraldiak erabat baldintzatu du Zubirin hasi eta bukatu den lasterketa. Euskal Herriko koparako puntuagarria da proba.

Agnes Jebetek emakumeentzako 10k-ko munduko errekorra hautsi du

Agnes Jebetek emakumeentzako 10k-ko munduko errekorra hautsi du

Kenyako atletak 29 minutu eta 27 segundoko denboran gelditu du kronometroa. Fantaye Belayneh (30:30) eta Senayet Getachew (30:31) etiopiarrek osatu dute podiuma.
Ariane Toro judokak brontzea lortu du Europako Txapelketako 52 kilorainoko mailan

Ariane Toro judokak brontzea lortu du Europako Txapelketako 52 kilorainoko mailan

21 urteko  judokak bi waza-ari puntuazioa eskuratuta gailendu zaio Roza Gyertyas hungariarrari bigarren aukerako finalean.
Alex Mozas: ''Artalekuren bultzadarekin lauko finalarekin amets egin dezakegu''

Alex Mozas: ''Artalekuren bultzadarekin lauko finalarekin amets egin dezakegu''

Bidasoa-Irun taldeko entrenatzailea itxaropentsu agertu da Europako Ligako lauko finalera sartzeko. Horretarako bere taldeak datorren asteartean gol bateko desabantaila irauli beharko du Artalakun, Melsungen Alemaniako taldearen aurka.

Bidasoak gol bakarrarengatik galdu du Alemanian, eta Artalekun izango du lauko finalerako sailkatzeko aukera

Bidasoak gol bakarrarengatik galdu du Alemanian, eta Artalekun izango du lauko finalerako sailkatzeko aukera

Alex Mozasen mutilek 28-27 galdu dute Alemaniako Melsungen taldearen kantxan; hartara, kanporaketa bizi-bizirik dela ekingo diote datorren asteartean jokatuko den itzulerako lehiari.
Iker Vicente bi aldiz igo da podiumera Sydneyko Munduko Txapelketan

Iker Vicente bi aldiz igo da podiumera Sydneyko Munduko Txapelketan

Nafarroako aizkolaria bigarren izan da mozketa bertikaleko abiadura proban, eta zilarrezko domina bereganatu du. Horrez gain, brontzezko domina zintzilikatu du mozketa horizontaleko abiadura proban.
Europako Ligako final-laurdenetako joaneko Melsungen vs Bidasoa Irun partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Europako Ligako final-laurdenetako joaneko Melsungen vs Bidasoa Irun partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Irungo taldeak Kasselen jokatuko du Europako Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa. Norgehiagoka gaur jokatuko da, 18:45ean, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Honela irabazi du Laukarizek finalerako txartela, Igeldori azken lehian gailenduta

Honela irabazi du Laukarizek finalerako txartela, Igeldori azken lehian gailenduta

Harri baldarraren lehian, jasoaldi bakar batek zehaztu du irabazlea. Hala, Laukariz izango da "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko finalean, apirilaren 27an, Etxauri aurkari.

Mikel Lopetegi 'Urra' eta Imanol Royo: ''Erritmoa gogorra egin zaigu, beraiek izugarri jaso dute''

Mikel Lopetegi 'Urra' eta Imanol Royo: ''Erritmoa gogorra egin zaigu, beraiek izugarri jaso dute''

Bi harrijasotzaileek finalerako txartela eman diote Laukariz taldeari Igeldo taldeko bi aurkariak harri baldarrarekin izandako azken lehian gaindituta.

Laukarizek jasoaldi batengatik kanporatu du Igeldo Harri Herri saioko finalerdian, eta final handian da

Laukarizek jasoaldi batengatik kanporatu du Igeldo "Harri Herri" saioko finalerdian, eta final handian da

Laukarizek, Zelai kapitain, eta Igeldok, Izetak gidatuta, finalerdi oso parekatuta jokatu dute; izan ere, harri baldarraren lehian, jasoaldi bakar batek zehaztu du irabazlea. Hala, Laukariz izango da "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko finalean, apirilaren 27an, Etxauri aurkari.
Bidasoa Irunek emaitza ona lortu nahi du Melsungenen aurkako joaneko partidan

Bidasoa Irunek emaitza ona lortu nahi du Melsungenen aurkako joaneko partidan

Irungo taldeak Kasselen jokatuko du Europako Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa, eta emaitza ona lortzea izango du helburu. Norgehiagoka apirilaren 22an jokatuko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Sara Alonsok irabazi du Golden Trail World Series zirkuituko lehen proba Koben

Sara Alonsok irabazi du Golden Trail World Series zirkuituko lehen proba Koben

Gainera, Malen Osa oñatiarrak hirugarren postuan amaitu du Kobe Trail lasterketa. Gizonezkoetan, berriz, Patrick Kipngeno kenyarra gailendu da.
Naroa Arrasatek brontzezko domina bereganatu du halterofiliako Europako Txapelketako 64 kiloko mailan

Naroa Arrasatek brontzezko domina bereganatu du halterofiliako Europako Txapelketako 64 kiloko mailan

Atarrabiakoa hirugarren izan da 64 kiloko mailako bi aldiko modalitatean, 122 kiloko altxaldiarekin. Graillot bigarrenarekiko kilo bkarrera geratu da. Davis izan da txapelduna, 127 kilo altxatuta.
Honela irabazi du Mollarrik, Ulia aurkari, ''Harri Herri'' saioko emakumezkoen bigarren finalerdia

Honela irabazi du Mollarrik, Ulia aurkari, ''Harri Herri'' saioko emakumezkoen bigarren finalerdia

Harri landuekin, Ulia pixka bat hobeto aritu da, Mollarri baino, baina, harri baldarraren lehian, Mollari, Maddi Gesalagak eta Duranak ordezkatuta, argi nagusitu da, 39-29. Hala, Naroa Arrutiren taldea finalean izango da, hilaren 27an, Ibiurren kontra.

Mollarrik Ulia menderatu du, eta Harri Herri saioko final handirako sailkatu da

Mollarrik Ulia menderatu du, eta "Harri Herri" saioko final handirako sailkatu da

Bi taldeak parean ibili dira landutako harriekin, baina, harri baldarrarekin, Mollariko Maddi Gesalaga eta Durana nabarmen nagusi izan dira; hain zuzen ere, 39 jasoaldi lortu dituzte, eta Uliako Estefania Etxebestek eta Lucia Orbek, ordea, 29. Hortaz, Mollarri eta Ibiur izango dira finalistak.
Mollarriko Maddi Gesalaga eta Durana, nekatuta baina oso pozik, harri baldarraren lehia amaituta

Mollarriko Maddi Gesalaga eta Durana, nekatuta baina oso pozik, harri baldarraren lehia amaituta

Bi harri-jasotzaileak hautatu ditu Naroa Arruti kapitainak harri baldarraren lehiarako, eta, hori 39 aldiz jasota, Mollarrik finalerako txartela eskuratu du. Naroa Arruti bera ere elkarrizketatu du EITBk, finalaurrekoa bukatuta.

Rory McIlroy garaile, Augustako Mastersean; Rahm, hamalaugarren

Rory McIlroy garaile, Augustako Mastersean; Rahm, hamalaugarren

Hala, golf-jokalari iparirlandarrak lehen aldiz jantzi du jaka berdea, Justin Roserekin zuen berdinketa hautsita. Jon Rahm euskal golflaria hamalaugarren geratu da.
Majida Maayouf Europako txapeldunorde izan da maratoian

Majida Maayouf Europako txapeldunorde izan da maratoian

Agurainen duela hamarkada bat baino gehiago bizi den atleta marokoarrak, gainera, urrea erdietsi du taldekakoan.
Melinda Louisek ez du Bera Beran jarraituko datorren denboraldian

Melinda Louisek ez du Bera Beran jarraituko datorren denboraldian

Jokalari frantziarrak 62 neurketa jokatu eta 124 gol sartu ditu Donostian emandako denboran. Hiru denboraldi beteko ditu, aurtengoa amaituta.
Etxauri argi gailendu zaio Albizuriri harri baldarraren lehian, eta Harri Herri saioko finalean izango da

Etxauri argi gailendu zaio Albizuriri harri baldarraren lehian, eta "Harri Herri" saioko finalean izango da

Aimar Galarragak eta Paulo Azpiazuk 24 aldiz jaso dute harri hori, eta Jokin Eizmendik eta Gari Garmendiak, ordea, 13; hala, Joseba Ostolaza kapitain duen taldeak hilaren 27ko finalerako sailkatzea eskuratu du, eta han Igeldo edo Laukariz izango du aurkari.
Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu: ''Elkarrekin sufritu dugu''

Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu: ''Elkarrekin sufritu dugu''

Joseba Ostolaza kapitainak Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu hautatu ditu, Etxauriren aldetik, harri baldarraren lehiarako, Albizuriren aurkako finalerdian, eta bi harri-jasotzaileek bikain erantzun dute. Ostolaza bera ere elkarrizketatu du EITBk.

Honela gailendu zaio Etxauri Albizuri aurkariari, ''Harri Herri'' saioaren gizonezkoen lehen finalerdian

Honela gailendu zaio Etxauri Albizuri aurkariari, ''Harri Herri'' saioaren gizonezkoen lehen finalerdian

Harri landuekin Albizuri pixka bat hobeto aritu da, baina bi taldeak oso parean iritsi dira harri baldarraren lehiara; azken horretan, Etxauri nabarmen nagusi izan da.

Bera Bera nagusitu da Zuazo Barakaldoren aurkako derbian (28-35)

Bera Bera nagusitu da Zuazo Barakaldoren aurkako derbian (28-35)

Erreginaren Kopako azken txapeldunek Ligako 15. garaipena eskuratu dute, eta Bizkaiko taldeak sailkapeneko azken postuan jarraitzen du.
Joseba Iraolak Europako Txapelketan izango duen eserleku bakarreko ibilgailu berria aurkeztu du, Bilbon

Joseba Iraolak Europako Txapelketan izango duen eserleku bakarreko ibilgailu berria aurkeztu du, Bilbon

"Euskal Selekzioa" eserleku bakarreko ibilgailua baliatuko du Balmasedako pilotuak Mendi Lasterketetako Europako Txapelketan; helburua du 2023an eskuratutako titulua lortzea. Hilaren 12ko eta 13ko asteburuan ekingo dio denboraldiari, Frantzian.

Olazabal, hasiberria balitzan Augustako Mastersera

Olazabal, hasiberria balitzan Augustako Mastersera

Jose Mari Olazabal Augustako Masterseko irabazleetako bat da. Txapelduna denez, urte guztietarako gonbidatuta dago golfaren txapelketa prestigiotsuenera. Euskal golflaraiak EITB Mediarekin hitz egin du apirilaren 10ean hasiko den toreoari buruz.

Arrojeriak eta Menendezek eskubaloia utziko dute denboraldi amaieran

Arrojeriak eta Menendezek eskubaloia utziko dute denboraldi amaieran

Esther Arrojeria eta Alba Menendez eskubaloi jokalariek ez dute Super Amara Bera Beran jarraituko datorren sasoian, erretiroa hartuko baitute.

Erostarbe surfaren munduko maila goreneko zirkuitura itzuliko da, eta hurrengo lau probetan parte hartuko du

Erostarbe surfaren munduko maila goreneko zirkuitura itzuliko da, eta hurrengo lau probetan parte hartuko du

Zarauzko surflaria Championship Tourrera itzuliko da, Pipe Pro txapelketan maila gorenean debuta egin ostean. Hurrengo lau probetan parte hartuko du, Tatiana Weston-Webben ordez.
Bidasoa Irunek Melsungen izango du aurkari Europako Ligako final-laurdenetan

Bidasoa Irunek Melsungen izango du aurkari Europako Ligako final-laurdenetan

Euskal taldeak Alemaniakoaren aurka jokatuko du final-laurdenetako kanporaketa. Joaneko neurketa Kasselen jokatuko da, eta itzulikoa, Irunen, hilaren 29an.
Pedro Pachecok Bidasoa Irun utziko du, denboraldia amaitutakoan

Pedro Pachecok Bidasoa Irun utziko du, denboraldia amaitutakoan

Jokalari brasildarrak bi denboraldi eta erdi egin ostean utziko du kluba, eta haren tokia Nacho Vallesek hartuko du, datorren denboraldian.
Aitor Otxoa mendi eskiatzailea protagonista, apirilaren 6ko 'Helmuga' saioan

Aitor Otxoa mendi eskiatzailea protagonista, apirilaren 6ko 'Helmuga' saioan

Igandea, apirilaren 6an, 'Helmuga' saioaren atal berri bat izango duzu ikusgai ETB1en, 11:25ean. Oraingoan, Aitor Otxoa mendi eskiatzailea da saioko protagonista.

Ibiurrek, emozioz betetako finalaurrekoan, Ergobia menderatu du, eta Harri Herri saioaren final handian da

Ibiurrek, emozioz betetako finalaurrekoan, Ergobia menderatu du, eta "Harri Herri" saioaren final handian da

Harri baldarraren lehian, Lur Errekondo kapitain duen taldeak bi jasoaldiz gainditu du, 31-29, Karmele Gisasola kapitain duen taldea. Horrenbestez, Ibiurrek "Harri Herri" saioko finalerako txartela eskuratu du; apirilaren 27an ikusi ahalko dugu final handi hori.
Horrela lortu du Ibiurrek garaipena, ''Harri Herri'' saioan, Ergobiaren aurkako finalaurrekoan

Horrela lortu du Ibiurrek garaipena, ''Harri Herri'' saioan, Ergobiaren aurkako finalaurrekoan

Lur Errekondo kapitain duen taldeak, harri baldarrarekin egindako lehian, Karmele Gisasola kapitain duenak baino bi jasoaldi gehiago egin ditu; hortaz, Ibiur sailkatu da "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko finalera.

Ibiurreko harri-jasotzaileak: ''Sufritu beharra dago... Oso pozik gaude''

Ibiurreko harri-jasotzaileak: ''Sufritu beharra dago... Oso pozik gaude''

2025eko "Harri Herri" saioko emakumezkoen lehenengo finalaurrekoan, Ibiurrek Ergobia menderatu du, eta final handirako sailkatu da. Lehia amaituta, Ainitze Zumeta, Sara Jimenez de Aberasturi eta Lur Errekondo kapitaina elkarrizketatu ditugu.

Bera Bera finalerdietatik kanpo geratu da, Blomberg-Lipperen aurka penaltietan galduta

Bera Bera finalerdietatik kanpo geratu da, Blomberg-Lipperen aurka penaltietan galduta

Donostiarrek joanekoan kontra izandako hiru goleko errenta berdintzea lortu dute, baina penaltietan alemaniarrak nagusi izan dira.
Carmen Arroyok 2027ra arte berritu du Bera Berarekin

Carmen Arroyok 2027ra arte berritu du Bera Berarekin

21 urterekin, Arroyok 71 partida jokatu ditu Bera Berarekin, 23-24 denboraldian Gijondik iritsi zenetik.
1 / 30 Hurrengoa

  • Alex Txikon

    Alex Txikon

    Jarraitu mendizaleak Everesten eta Himalaiako beste mendi batzuetan egindako espedizioak, eitb.eus-en.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.

Ez dago zuzenekorik

kargatzen