Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

2024ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena

EITB MEDIA

Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Perillo izango da. Bestalde, Chapela arduratuko da erlojupekoa ixteaz.

  • Sailkatze-estropadan, Kontxarako zazpi txartel izango dira jokoan. Argazkia: EFE.

    Sailkatze-estropadan, Kontxarako zazpi txartel izango dira jokoan. Argazkia: EFE.

Ostegun eguerdian zozkatu da gaur arratsaldean erlojupeko modalitatean jokatuko den Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatzeko estropadaren irteera-ordena. Sailkatze-proba eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, zuzenean, 17:40tik aurrera.

Zozketaren emaitzaren arabera, Perillo izango da lehena arraun egiten, eta San Juaneko ontziak itxiko du lehenengo multzoko traineruen txanda. Ondoren, bigarren multzokoek ekingo diote lehiari; Euskotren Ligako traineruak multzo horretan daude. Tolosaldea abiatuko da guztien aurretik; helmugaratzen azkena, berriz, Chapela izango da.

Sailkatze-estropada amaituta, Kontxarako txartela lortzen duten ontzien ordezkariak Donostiako Udalera abiatuko dira, eta igande honetako jardunaldirako txandetako zozketa egingo dute; zozketa eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean. Kontxako Bandera igandean hasiko dira jokatzen.

Sailkatze-estropadaren ordena:

LEHENENGO MULTZOA

1- Perillo

2- Rianxo

3- Castropol

4- Ondarroa

5- Hernani

6- Kaiku

7- Cesantes

8- Deustu

9- Zarautz

10- San Juan

 

BIGARREN MULTZOA

11- Tolosaldea

12- Orio

13- Zumaia

14- Cabo

15- Hondarribia

16- Donostia Arraun Lagunak

17- Tiran

18- Hibaika

19- Astillero

20- Chapela

 

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
15 11:15 - 11:45 ''HELMUGA'' saioa
06 12:00 - 14:00 PILOTA | Emakumeen Binakako finala: Arrizabalaga-Bergara vs Arraiza-Gaminde
06 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Jaka vs P. Etxeberria
06 19:15 - 21:00 TXIRRINDULARITZA | 2025eko Itzuliko taldeen aurkezpena

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen