Hibaika Arraun Elkartearen arraun taldea gaur, 2023ko Euskotren Ligan, zein postutan sailkatu da “Madalen” ontzia? - EITB
Denboraldiko azken asteburuak, halaber, Santurtziren jaitsiera ekarri du. Amaitu egin da lehia, Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan; Urdaibaik eta Zierbenak irabazi dituzte azken bi banderak, Bermeon eta Portugaleten.
San Pedro eta Bueu Eusko Label Ligan arituko dira datorren denboraldian. Pasaitarrak lehen mailara itzuliko dira eta galiziarrak, berriz, lehen aldiz arituko dira onenen artean. Emakumeetan, berriz, Hibaika izan da play-offeko trainerurik azkarrena, eta gipuzkorrek mailari eutsiko diote.
Hibaika nagusitu da Euskotren Ligako play-offeko bigarren jardunaldian, Portugaleten. Bideo honetan ikus dezakezu Errenteriako taldearen estropada, traineru barrutik, EITB Mediaren minikameren irudiei esker.
Zuriñe Alberdi Hibaikako patroiak EITB Mediarekin hitz egin du play-offeko bigarren jardunaldia amaitu ostean. Errenteriako taldeak Euskotren Ligan jarraituko du, play-offeko bi jardunaldiak irabazita.
Euskotren LIgako play-offean Hibaika nagusitu da. Eusko Label Ligakoan, aldiz, San Pedro izan da onena eta Bueuk amaitu du bigarren. Ondorioz, hiru taldeak daude datorren denboraldian maila gorenean lehiatzetik hurbil.
Hibaika nagusitu da Euskotren Ligako play-offeko lehen jardunaldian, Bermeon. Bideo honetan ikus dezakezu Errenteriako taldearen estropada, traineru barrutik, EITB Mediaren minikameren irudiei esker.
Natalia Tubio Hibaikako patroiak EITB Mediarkin hitz egin du Errenteriako taldeak Euskotren Ligako play-offeko lehen jardunaldian garaipena bereganatu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
Euskotren eta Eusko Label ligek Bermeon dute hitzordua larunbatean, irailaren 16an, Bermeoko Ikurrinan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
TKEko arbitroak ez du onartu Hibaikaren helegitea, eta play-offa egongo da Euskotren Ligan. Errenteriako taldeak uste zuen ez zegokiola mailari eusteko estropadetan parte hartzea, txapelketa seigarren postuan amaitu ondoren.
2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak, Arraun Lagunaken eta Urdaibairen garaipenak alde batera utzita, gogoan izateko zenbait irudi ikusgarri ere ekarri ditu; EITBk bideo honetan jaso ditu.
Txapeldunek 2021ean lortutako balentria berretsi egin dute, eta bigarren aldiz eskuratu dute Kontxako Bandera. Horrez gain, bi marka berri erdietsi dituzte: jardunaldi batean egindako denborarena, eta bi jardunaldietako denborarena ere bai.
Kontxako Banderak hitzordua du igandean, irailaren 10ean, bigarren jardunaldian. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Tolosaldeak ezusteko garaipena lortu du Kontxako Banderako lehenengo jardunaldian, Arraun Lagunaken aurretik.
Tolosaldea nagusitu da emakumezkoen mailako 2023ko Kontxako Banderako 1. jardunaldian. Arraun agunak izan da bigarren 18 ehunenera eta Donostoarra hirugarren irabazleekiko 2 segundora. Oriok amaitu du laugarren Tolosaldearekiko 4 segundora.
Igande honetan, irailak 3, Kontxako banderako lehen jardunaldia jokatuko da Donostian. Printzipioz, ez da itsaso txarrik espero. Haize moderatua baina etengabea espero da, 20 kilometrora iritsi daitezkeen ufadekin. Ondorioz, estropadaren zailtasuna, batetik 10erako eskalan, 3koa izango da.
Euriak eta ekaitzak Kontxako Banderako lehen jardunaldiaren atariko entrenamenduak baldintztau dituzte. Igandko estropada eremuan lehian iznago diren 16 taldeetatik bos bakarrik entrenatu dira.
Euskotren Ligako Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Hibaika eta Hondarribia eta ETE Ligako Zumaia eta Kaiku izango dira, igandetik aurrera, Kontxako Banderaren hamaseigarren ekitaldian.
Erakustaldia eman du Arraun Lagunakek Zarauzko uretan, eta lehen jardunaldiko estropada irabazi du. Orio bigarren izan da 6 segundora eta Donostiarra 7ra. Sailkapen nagusian, aldiz, Arraun Lagunakek 7 puntu ateratzen dizkio Oriori.
Ane eta Iraia Mendizabal Hondarribiako arraunlariak dira; Iñaki aita, aldiz, Hibaikako prestatzailea. Euskotren Ligako ia estopada guztietan txanda berean lehiatu dira, eta gehienetan alabak izan dira nagusi; hau da, Hondarribia gailendu da ia beti.
Donostiarrak irabazi du Euskotren Ligako Rianxeira Bandera, Arraun Lagunak (bigarren) eta Orio (hirugarren) mendean hartuta. Bestalde, sailkapen nagusian Arraun Lagunakek jarraitzen du lider eta sei puntu ateratzen dizkio Orio bigarrenari.
Euskotren Ligako seigarren jardunaldian Donostiarra deskalifikatu egin zuten patroiari gainzama jartzea ahaztu zitzaiolako. Hori dela eta, Haizea Fernandez arraun epaileak traineruen pisaketa, patroiena eta lasta teknologikoak nola funtzionatzen duen azaldu digu.
Eusko Label eta Euskotren ligek Hondarribian dute hitzordua larunbatean, abuztuaren 5ean, Hondarribiko Banderan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Tolosaldea hirugarren sailkatu da Euskotren Ligako Getxoko Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Arraun Lagunak bigrren izan da eta sendotu egin dute ligako lidergoa. Hirugarren postua Oriok lortu du eta laugarrena lehenengo txandan aritu den Hondarribia.
Hurrengo zuzenekoak
11 | 14:00 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Zortzigarren etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
11 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabaleta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
12 | 00:30 - 01:15 | AREA TXIKIA | Athletic vs Osasuna partidako laburpena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
12 | 11:00 - 11:30 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Getaria) | /eu/kirolak/zuzenean/ |
09 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
12 | 12:00 - 14:00 | TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 3. etapa (Donostia - Donostia) | /eu/kirolak/txirrindularitza/itzulia-women/ |
12 | 14:00 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bederatzigarren etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
12 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Dario | /eu/kirolak/zuzenean/ |
13 | 22:15 - 23:15 | ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
24 | 22:15 - 00:30 | ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa | /eu/telebista/programak/erremontari/ |
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.