Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Bueuko Bandera

Arraun Lagunakek bigarren garaipena jarraian lortu du Euskotren Ligan, Bueuko Banderan nagusituta

EITB MEDIA

Bitik bi estropada irabazi ditu Donostiako taldeak Euskotren Ligan eta sailkapen nagusiko lidertza sendotu du. Tolosaldea izan da bigarren eta Orio hirugarren.

0:56
Arraun Lagunak

Arraun Lagunakentzat izan da Euskotren Ligako Bueuko Bandera. Donostiako taldeak ligan orain arte jokatutako bi estropadak irabazi ditu, A Coruñan ere onena izan baitzen.

Lehen txandako marka onena Hibaikak ezarri du: 10:53,54. Hala ere, ohorezko txandako lau traineruek hobetu egin dute azkenean bosgarren izan den Hibaikaren denbora.

Bueuko uretan erabat nagusi izan da Arraun Lagunak eta bandera bereganatu du, 10:27,52ko markarekin. Tolosaldea izan da bigarren ia 9 segundora eta Orio hirugarren ia 10era. Tolosaldearen eta Orioren artean 58 ehuneneko aldea egon da Tolosakoen mesedetan. Laugarren postua Donostiarrarentzat izan da, irabazlearekiko 16,96 segundora. Tiran azkena izan da eta Cabo azken-aurrekoa.

Sailkapen nagusiko lehen pstuan dago Arraun Lagunak 16 punturekin, Tolosaldea bigarren 13rekin eta Orio hirugarren beste 13rekin. Azken postuan da Tiran 2 punturekin eta azken-aurrekoan Cabo 5ekin.

Bueuko Banderako sailkapena:

Bueuko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Bueuko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia:

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media