Arrauna
Eusko Label Liga
Asteburu biribila Urdaibairentzat, Caixabank Bandera ere irabazita
EITB MEDIA
Bou Bizkaia jaun eta jabe izan da Castroko uretan. Larunbatean eskuratutako lidertazari eutsi diote eta orain puntu bateko aldea dute gaur bigarren izan den Hondarribiarekin.
Urdaibai jaun eta jabe izan da igande honetan Castroko uretan jokatutako Caixabank Banderan. Bou Bizkaiak denboraldiko laugarren bandera lortu du, eta lider jarraitzen du Eusko Label Ligako sailkapenean, Hondarribiaren eta Zierbenaren aurretik.
Ligan lehen aldiz, ontzi bizkaitarra aurrean izan da estropada hasieratik. Ohorezko txandan aritu diren laurek Oriok bigarrenean egindako denbora bikaina izan dute erreferentzia modura (20:03).
Lehen luzean Zierbena izan da Urdaibairen erritmoari eutsi dion bakarra, ziabogara arte denbora berean aritu dira bi traineru bizkaitarrak. Atzetik, Hondarribia eta Donostiarra gertu izan dira, 2 segundora.
Bigarren luzean hasi da estropada Urdaibairen alde argi eta garbi egiten, eta bermeotarren aldea gora egiten joan da pixkanaka-pixkanaka. Bigarren ziabogan, 5 segundo atera dizkiote Hondarribiari, 8 Zierbenari eta 12 Donostiarrari.
Estropadaren bigarren zatian, Bou Bizkaiak alde erosoa izan du aurkariekin, eta alde hori handitu egin du bukaeran. Horrela, Iker Zabalak entrenatutako taldea 19:46 segundoko denbora eginda nagusitu da, Hondarribia bigarren izan da 8 segundora eta Zierbena hirugarren 14 segundora. Laugarren denborarik onena Oriok egin du, bigarren txandan garaipen bikaina lortuta.
Lehen txandan, Kaiku izan da azkarrena, Lekittarraren, Santurtziren eta Samertolameuren aurretik.
Urdaibai, lider 76 punturekin
Eusko Label Ligako sailkapenean, Urdaibai lehen postuan da 76 puntu eta 4 garaipenekin; Hondarribia bigarren dago, 75 puntu eta garaipen batekin; eta Zierbena hirugarren, 72 puntu eta garaipen batekin.
Caixabank Banderako denborak
Eusko Label Ligako sailkapena