2024ko Ondarroa Arraun Elkartea, Eusko Label Ligako 'Antiguako Ama' ontziaren sailkapena - EITB
Indar erakustaldia eginda, Urdaibaik denboraldiko seigarren bandera eskuratu du, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik. Hondarribiak lan oso ona egin du, eta hurrengo jardunaldian ohorezko txandan arituko da.
Urdaibairekin borroka gogorra izan du, baina amaierako luzean ihes egin dio, eta Bermeoko traineruak Donostiarrak bigarren txandan ezarritako denbora ere ez du hobetu.
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera. Zierbena izan da bigarren eta Hondarribia hirugarren. Bideo honetan ikus ditzakezu estropadako momentu onenak.
Zierbenak borroka gogorra izan du azken unera arte Urdaibairekin, aurreko estropadetako irabazlearekin, denboran berdinduta joan baitira estropadan. Azkenean, Zierbenak 86 ehuneneko aldearekin irabazi du.
Lautik lau daramatzate bizkaitarrek, eta jaun eta jabe dira Eusko Label Ligako sailkapenean. Hondarribia bigarren izan da Zierbenako uretan jokatutako estropadan, eta etxeko taldea, galipoak, hirugarren.
Donostian jokatu da usko LabelLigako 2024ko Fabrika Bandera. Urdaibaik izan da irabazlea, Zierbena bigarren eta Hondarribia hirugarren.
Bizkaitarrek erakustaldia eman dute Eusko Label Ligako lehen bi jardunaldietan eta sendo hasi dute denboraldia lidergoan. Beste horrenbeste egin du Arraun Lagunakek Euskotren Ligan, bitik bi irabazita.
Bermeoko trainerua jaun eta jabe izan da Bueuko Banderan, eta Eusko Label Ligako lider da, aurreneko bi jardunaldiak irabazita.
Bermeoko taldeak irabazi du Coruñako Bandera, 2024ko Eusko Label Ligako lehenengoa. Hondarribia izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren. Hala, bada, Urdaibai da 2024 denboraldiko sailkapen nagusiko lehen liderra.
Igo berri diren San Pedro eta Bueu traineruez gain, Lekittarra, Getaria, Kaiku, Ondarroa eta Cabok ere beheko azken postuetatik ihes egitea izango dute helburu Eusko label Ligan.
Euskadiko Txapelketan, Donostiako badiako estropada eremuan, baldintza oso txarretan lehiatu dira traineruak. Ziabogan, Ondarroako aurrekalariak kolpe gogorra hartu du, bideo honetan ikusten denez.
Arraun denboraldia hasteko hiru hilabete falta direnean, San Pedroko test estropada jokatu da. Donostiarra izan da nagusi emakumezkoetan, eta Bermeo-Urdaibai gizonezkoetan, erakustaldia emanda eta hirugarren urtez jarraian irabazita.
Euskotren eta Eusko Label ligek Bermeon dute hitzordua larunbatean, irailaren 16an, Bermeoko Ikurrinan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak, Arraun Lagunaken eta Urdaibairen garaipenak alde batera utzita, gogoan izateko zenbait irudi ikusgarri ere ekarri ditu; EITBk bideo honetan jaso ditu.
Kontxako Banderak hitzordua du igandean, irailaren 10ean, bigarren jardunaldian. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Bost ontzi daude 8 segundoko tartean Kontxako Banderako bigarren jardunaldiari begira, lehenengoan Urdaibaik denborarik onena egin ostean: Urdaibai, Hondarribia, Donostiarra, Orio eta Zierbena.
Urdaibaik irabazi du Kontxako Bnaderako 1. jardunaldia, bigarren txandan gailenduta. Bizkaitarrek segundo bat eta 25 ehuneneko aldea dute lehenengo txanda irabazi duen Hondarribiarekin.
Igande honetan, irailak 3, Kontxako banderako lehen jardunaldia jokatuko da Donostian. Printzipioz, ez da itsaso txarrik espero. Haize moderatua baina etengabea espero da, 20 kilometrora iritsi daitezkeen ufadekin. Ondorioz, estropadaren zailtasuna, batetik 10erako eskalan, 3koa izango da.
Euriak eta ekaitzak Kontxako Banderako lehen jardunaldiaren atariko entrenamenduak baldintztau dituzte. Igandko estropada eremuan lehian iznago diren 16 taldeetatik bos bakarrik entrenatu dira.
'Antiguako Ama' traineruak Kontaxko Banderarako txartela bereganatu zuen sailkatze estropadan, eta, ondorioz, pozarren dira Ondarroako taldean. Orain, datozen bi jardunaldietan ahalik eta lan onena egitea dute helburu.
Zazpi talde horiek lortu dute, ostegunean, sailkatze estropadan, igandean hasiko den Kontxako Banderarako txartela eskuratzea. Donostiarra sailkatuta zegoen, eta zortzikotea osatuko du azken klub horrek.
Hurrengo zuzenekoak
23 |
![]() ![]() |
PILOTA | Plazandreak (4. jardunaldia): Zabaleta-Gaminde vs Garai-Galeano / Ibarrola vs Arrillaga | /eu/telebista/programak/plazandreak/ |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
25 |
![]() ![]() |
TXIRRINDULARITZA | Ordiziako Klasikoa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.