Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Ofiziala

Eusko Label eta Euskotren Ligak uztailaren 4an hasiko dira

Erredakzioa

Traineruen Kluben Elkarteak ofizial egin du denboraldia uztaileko lehen asteburuan hasiko dela, A Coruñan.

  • Orio

    Orio, Eusko Label Lugako egungo txapelduna. Argazkia: EFE

Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) ofizial egin du 2020ko Eusko Label eta Euskotren Ligak uztailaren 4an hasiko direla, A Coruñan. Astearte honetan egin dute ofizial egutegia.

Bi txapelketak Galizian hasiko dira uztaileko lehen asteburuan, jardunaldi bikoitzarekin, eta IV Cidade da Coruña Bandera egongo da jokoan. Egutegiak, gizonezkoen mailako 18 estropada izango ditu, eta 12 estropada emakumezkoen mailakoak.

Donostia, Zierbena, Getxo, Orio, Bilbo eta Lekeitio izango dira hurrengo Banderak jokoan egongo diren tokiak, abuztuaren 1ean eta 2an Espainiako Txapelketa jokatu ostean.  Hondarribia, Ondarroa, Zarautz –Euskotren Ligako txapelduna erabakiko da-, Santurtzi, Portugalete, Ares eta Boiro izango dira hurrengo estropadak hartuko dituzten herriak. Eusko Label Ligako azken estropadak irailaren 19an eta 20an egingo dira, Bermeon eta Portugaleten.

Hauek izango dira gizonezkoen mailan parte hartuko duten taldeak: Orio -egungo txapelduna-, Hondarribia, Donostiarra, Zarautz; Kaiku, Urdaibai, Santurtzi, Zierbena, Ondarroa, Lekittarra, Ares eta Cabo.

Emakumezkoen mailan, lau taldek hartuko dute parte: Oriok, Hondarribiak, Donostiarrak eta Arraun Lagunakek.