Arrauna
Arrauna
Oriok erakustaldia eman du Bermeon eta Eusko Label Ligako garaile birtuala da jada
EITB.EUS
Nagusitasunez gailendu da traineru horia, azken luzean Hondarribiaren aurka izandako lehia zirraragarriaren ondoren. Garaipenarekin batera, 2019. urteko Ligako garaipena ere bere egin du.
-
Orioko trainerua garaipena ospatzen
Traineru gipuzkoarrak 2019. urteko Eusko Label Ligako titulua erdietsi du matematikoki Bermeoko Banderan lortutako garaipena dela medio. Denboraldiko azken aurreko estropada jokatu da Bizkaiko uretan eta emozioa nagusi izan da.
"San Nikolas" traineruak Hondarribiarekiko 15 puntuko aldearekin ekin dio estropadari eta bertan elkarren aurkako azken luze zirraragarrian gailendu ondoren, historiako lehen koroa ziurtatu du Oriok.
Hiru segundoko aldearekin irabazi du Oriok Ama Guadalupekoaren aurkakoan, eta bost segundoko aldea atera dio Santurtziri, zeinak hortzak estutu dituen arren, ezin izan du arestian aipatutako bi traineruekin azken leían aritu. Bestalde, laugarren postua etxeko Urdaibaik eskuratu du.
Hona hemen, Bermeoko Banderako traineruen sailkapena:
Eusko Label Ligaren azken hitzordua, igande honetan, Portugaleten jokatuko den El Corte Ingles Banderan. Bertan jasoko du Oriok merezimenduz irabazitako koroa.