Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera 2018

Urdaibaik helegitea aurkeztuko du epaileen zigorraren kontra

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Kontxako Banderako epaileek zigorra ezarri diete bermeotarrei Zierbenarekin palak jo ondoren. Urdaibaik bere abokatuen eskuetan utzi du auzia.

  • Kontxako afizioa arraunlariei harrera egiten. Argazkia: EFE

    Kontxako afizioa arraunlariei harrera egiten. Argazkia: EFE

ETBk jakin duenez, Urdaibaik helegitea aurkeztuko du Kontxako Banderako lehen jardunaldian epaileen zigorra jaso ostean. Joseba Fernandezen taldeak araudia baliatuko du Zierbenarekin palak jotzeagatik azkenaren denbora berdina gehi 15 segundoko zigorraren kontrako helegitea jartzeko.

Zierbenaren azalpena

"Kontuan izanda urteotan pala gurutzatze batek Kontxan ekar zitzakeen ondorioak, zigor bat baino gehiago abisu bat da. Laugarren kaletik gindoazen arraunean, denek hortik joan nahi zuten, aurreratu egin ziren, eta azkarregi etorri ziren kalera, zehazki, gu zabaltzen geundenean jo dizkigute palak", azaldu du Juan Zunzunegik, Zierbenako entrenatzaileak.

Urdaibairen azalpena

"Zierbena 5. kaletik zihoan apenas 30 edo 40 segundora bere estropada egiten ziabogatik irten eta deribaren ondorioz aritu da, beste traineruen bezala, baina, bat-batean, bide aldaketa bortitz bat izan da, eta arraunlariek gainean ikusi dituzte momentu batean. Nik uste dut maniobra hori GPSan ikusi ahalko dela, hau da, bosgarren kaletik laugarrenera sartu eta gero, irten egin duten bezala. Ea laster dugun jakiterik eta alegazioetan jartzeko aukera daukagun. Hor zerbait egiterik badaukagula uste dut, intentzioarekin izan baita bide aldaketa hori, ez baita naturalki izan, eta horrek bere ondorioak izan ditzake. Nahiz eta beraien kalean izan, arautegiari eutsita, bakoitzak ezin du bere kalean nahi duena egin, eta gure defentsak hortik joko du. Guk ez diogu kalterik egin, eta egon den kaltea beraiek nahi izan dutelako izan da. Oso argi daukagu nahita egin dutela jokaldi hori, gu kanporatzeko asmoz. Espero dot helegitea onartzea eta datorren igandean bertan izatea ikurrina lortzeko lehian", azaldu du Joseba Fernandez Urdaibaiko entrenatzaileak.