Arrauna
Asteburu honetan
Zarauzko Bandera, Urdaibai eta Hondarribiaren arteko lehiaren giltzarri
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ligaren azken txanpan murgilduta, herri gipuzkoarreko estropada berezia da oso; antolakuntzak banatzen dituen sariez gain, larunbateko eta igandeko jardunaldietako denborak batzen baitira.
-
Urdaibai arraun taldea. Artxiboko argazkia: EFE
Bederatzi puntuko aldeak banatzen ditu Urdaibai eta Hondarribia taldeak sailkapen orokorrean, bizkaitarren alde. Estropada erabakigarria izango da oso asteburu honetako, izan ere, ohikoa baino puntu bikoitza ematen du eta denboraldiko giltzarria izango da.
Ligaren azken txanpan murgilduta, herri gipuzkoarreko estropada berezia da oso antolakuntzak banatzen dituen sariez gain, larunbateko eta igandeko jardunaldietako denborak batzen baitira. Conchan ostean, honakoa baita arraunlarientzako gutizia.
Traineruak inoizko sasoirik onenean iritsiko dira Zarautzera, eta horrek lehiakortasuna areagotzea espero da, ezusteak barne, izan ere, aurreko asteburuan Zierbena eta Cabok ezustekoa eman zuten faboritoak alde batera utzi, eta estropadan gailenduz.
Asteburu honetan, hala ere, Urdaibai sasoirik onenean iristea espero da, denboraldi honetan irabazitako zazpi banderen martxari jarraiki. Hondarribiak, ordea, ez dizkio gauzak batere erraz jarriko eta dena ematera aterako dira talde gipuzkoarreko arraunlariak.
Asteburu emankorraren ondoren, bandera gosez aterako dira ere Zierbena, Cabo eta Orioko trainerak. Azken honek bost estropadetatik bat irabazi du, eta beste bitan bigarren egin du. Gainera, asteburu honetan talde horiaren jarraitzaile andana hurbilduko dira Zarautzera taldeari indar guztia helarazteko asmoarekin.