Itxi

Euskotren Liga: Zarauzko Ikurrina

Euskotren Liga: Zarauzko Ikurrina

Euskotren Liga: Zarauzko Ikurrina

Zarauzko Ikurrina (2. jard.)

Arraun Lagunakek Zarauzko Ikurrina irabazita itxi du Euskotren Liga; Tolosaldea nagusitu da 2. jardunaldian

EITB Media

Donostiako taldea da 2024ko Euskotren Ligako txapelduna, 16 estropadatik 15 irabazita. Tolosaldeak ezustekoa eman du, bigarren jardunaldia irabazita, lehen txandatik.

1:17
Arraun Lagunak

Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrina. Bigarren jardunaldian, ordea, Tolosaldea izan da garailea. Hala ere, Donostiako taldeak 8 segundo atera zizkion Oriori lehen jardunaldian, 11 Hondarribiari, 14 Donostiarrari eta ia 20 Tolosaldeari. Hori dela eta, Arraun Lagunak txapeldunak jokatutako 16 estropadetatik 15 irabazi ditu, eta bandera guztiak.

Tolosaldea lehen txandan lehiatu da, eta onena izan da 11 minutu eta 15 segundoko denborarekin. Ohorezko txandako inork ezin izan du hobetu Tolosako taldearen marka. Ohorezko txandako onenak (Arraun Lagunak) Tolosaldeak baino 3 segundo gehiago behar izan ditu estropada osatzeko. Donostiarra izan da hirugarren, 5 segundora.

Euskotren Ligako sailkapen nagusiari dagokionez, Arraun Lagunakek irabazi du (127 puntu), Tolosaldea izan da bigarren (96) eta Orio (94) hirugarren. Jarraian, Donostiarrak amaitu du laugarren (92), Hondarribia bosgarren (69 puntu) eta Hibaika seigarren (42). Azken bi postuak Galiziako taldeek lortu dituzte: zazpigarren izan da Cabo (37) eta zortzigarren Tiran (19). Ondorioz, Cabok play-offa jokatuko du mailari eusteko borrokan, eta Tiran ez da onenen artean egongo datorren denboraldian.

Zarauzko Ikurrinako sailkapen nagusia:

Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Zarauzko Ikurrinako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia:

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia:EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia:EITB Media