Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Adinberri Bandera

Urdaibaik ez du hutsik egin Pasaian jokatutako estropada atipikoan

L. E. A. | EITB MEDIA

Bost ziaboga eta sei luzeko estropada eremuan, bizkaitarrek argi eta garbi utzi dute aurkariek nekez kenduko dietela aurtengo Eusko Label Ligako koroa.

0:51
Urdaibai nagusi, Pasaian

Urdaibaik gero eta gertuago dauka Eusko Label Liga irabaztea, igande honetan denboraldiko bere hamaikagarren bandera irabazi baitu, Pasaiako uretan nagusitasunez gailenduta. Atzo bezala, Zierbena, Ligako bigarren sailkatua, laugarren izan da estropadan, eta, ondorioz, bermeotarrek handitu egin dute galipoekiko aldea.

Iker Zabalak entrenatzen dituen arraunlariek hiru estropada bakarrik galdu dituzte aurten: Zierbenak irabazitako biak eta igandean Hondarribiak irabazitakoa. Gainerako guztietan nagusi izan dira, oso nagusi.

Estropada atipikoa izan da, Pasaiako eremuko baldintzak bereziak baitira: bost ziaboga eta sei luze egin behar izan dituzte. Gainera, tenperatura ere ezohikoa izan da, bero izugarria izan dute arraunlariek estropada osoan.

Donostiarrak, bezperan bezala, estropada bikaina egin du. Denborarik onena markatu du lehen ziabogan, Urdaibaik baino segundo bat gutxiago eginda. Hondarribia hiru segundora utzi du, eta Zierbena laura. Bizkaitarrek gaur ere ez dute egunik onena izan.

Estropadak aurrera egin ahala, Bou Bizkaiak agintea hartu du eta oso eroso egin ditu azken metroak. Hirugarren luzera arte, baina, bigarren txandan aise gailendu den Oriok egin du denborarik onena. San Nikolas ontzia jaun eta jabe izan da bigarren txandan, erreferentziarako denbora eginda, 20:08.

Hondarribia eta Zierbena atzean geratu ostean, Gorka Aranberriren traineruak estutasunik gabe egin du azken luzea, Donostiarra 4-5 segundora utzita eta Orioren denbora bost segundo hobetuta.

Sailkapenak

Azkenean, Bermeo Urdaibai garaile. Eusko Label Ligan orain arte jokatu diren 14 jardunaldietan, hamaika bandera irabazi ditu jada. Bigarren Donostiarra izan da, hirugarren Orio eta laugarren Zierbena.

Sailkapen nagusian, Urdaibai da lider, 161 punturekin, eta Zierbena da bigarren, 145ekin.

Adinberri Banderako sailkapena

Adinberri Banderako sailkapena

Eusko Label Ligako sailkapena

Eusko Label Ligako sailkapena