Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Cidade da Coruña Bandera

Urdaibaik bikain ekin dio 2024ko Eusko Label Ligari, Coruñako Bandera irabazita

EITB Media

Bermeoko taldeak garaipena bereganatu du 2024 denboraldiko lehen estropadan, Coruñako uretan nagusituta. Hondarribia izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren.

1:10
Urdaibai

Urdaibaik irabazi du Coruñako Bandera, 2024ko Eusko Label Ligako estreinako estropadan nagusituta. Hala, bada, Bermeoko taldea da sailkapen nagusiko lehen liderra.

Lehen txandako onena Hondarribia izan da 20:26,15 markarekin. Bigarren txandan Donostiarra izan da nagusi, baina 20:28,36ko marka ez da nahikoa izan hondarribiarrena hobetzeko. Azken txandan lehiatu da Urdaibai; erreferentziak izan ditu Bermeoko taldeak, eta 20:14,24ko denborarekin bere txanda irabazteaz gain, Coruñako Bandera ere bereganatu du. Hondarribiarentzat izan da bigarren postua eta Donostiarrarentzat hirugarrena. Laugarren amaitu du Zierbenak.

Lehen estropada jokatuta, Urdaibai dago sailkapen nagusiko lehen postuan 12 punturekin, Hondarribia bigarren 11rekin eta Donostiarra hirugarren 10ekin. Sailkapeneko azken postuan da Bueu puntu bakarrarekin eta San Pedro azken-aurrekoan 2 punturekin.

Coruñako Banderako sailkapena:

Coruñako Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Coruñako Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia:
Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media