Itxi

Eusko Label Liga: Ondarroako Bandera

Eusko Label Liga: Ondarroako Bandera

Eusko Label Liga: Ondarroako Bandera

XL. Ondarroako Bandera

Getariak irabazi du Ondarroako Bandera, ezustekoa emanda

L. E. A. | EITB MEDIA

Bigarren txandako onena izan da Gipuzkoako taldea, eta 21 minutu eta 19 segundoko markarekin ohorezko txandako lau taldeak menderatu ditu.

1:18
Getaria

Getariak irabazi du Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera, bigarren txandan denbora onena eginda eta ezustekoa emanda; izan ere, bigarren txandaren eta ohorezko txandaren artean, aldatu egin da itsasoaren egoera, eta horrexek baldintzatu du estropada.

Banderako irabazleak lau segundoko aldea atera dio bigarrenari (Orio) helmugan, eta Ondarroak hirugarren postuan amaitu du, 10 segundora. Lekittarra sartu da laugarren postuan, 21 minutu eta 56 segundoko marka eginda.

Lehen txandan, Cabo izan da onena, 22 minutu eta 33 segundoko markarekin; Kaikuk baino 66 ehunen gutxiago. Bigarrenean, aldiz, lehian ibili diren lau traineruek (Getaria, Orio, Ondarroa eta Lekittarra) hobetu dute Caboren marka; hori bai, Getaria izan da azkarrena, 21 minutu eta 19 segundoko denbora eginda.

Beraz, ohorezko txandako taldeek (Urdaibai, Donostiarra, Zierbena eta Hondarribia) Getariaren denbora izan dute erreferentzia. Ohorezko txandakoek baldintza gogorretan ekin diote lehiari, eta horrek guztiz baldintzatu du estropada. Kontuak kontu, Urdaibai nagusitu da txandan (21:56), eta Bermeoko taldeak bosgarren amaitu du Ondarroako Bandera. 11 segundo atera dizkio Zierbenari (6. izan da estropadan), 16 Donostiarrari (7. estropadan) eta 45 Hondarribiari (10. amaitu du). Jardunaldiko azken postua Bueuk eskuratu du (22:51), eta azken-aurrekoa San Pedrok (22:49).

Ondarroako Bandera jokatu ondoren, Urdaibai dago Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan (192 puntu), Zierbena (167 puntu) dago bigarren, Donostiarra (157 puntu) hirugarren eta Hondarribia (147 puntu) laugarren, Oriorekin berdinduta (147 puntu).

Sailkapeneko azken postuetan, Bueu da azkena (12. postuan dago, 23 puntu dituela) eta San Pedro da azken-aurrekoa (11. postuan dago, eta 37 puntu ditu).

Ondarroako Banderako sailkapena:

Ondarroako Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Ondarroako Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapena nagusia:

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media