Arrauna zuzenean gaur, Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera - EITB

Arrauna

EUSKOTREN LIGA – PLAY-OFFA

Sailkapen nagusia
1ASTILLERO8
2ZUMAIA6
3CHAPELA4
4CABO2

EUSKO LABEL LIGA – PLAY-OFFA

Sailkapen nagusia
1SAN JUAN9
1ARES9
3ITSASOKO AMA6
4SAN PEDRO4
5CHAPELA2

EUSKOTREN LIGA

Sailkapen nagusia
1ARRAUN LAGUNAK127
2TOLOSALDEA96
3ORIO94
4DONOSTIARRA92
5HONDARRIBIA69
6HIBAIKA42
7CABO37
8TIRAN19

EUSKO LABEL LIGA

Sailkapen nagusia
1URDAIBAI227
2ZIERBENA193
3DONOSTIARRA188
4ORIO175
5HONDARRIBIA173
6GETARIA130
7LEKITTARRA117
8ONDARROA111
9CABO86
10KAIKU75
11SAN PEDRO41
12BUEU24
1 / 30 Hurrengoa
Hibaika eta Bermeo gailendu dira Euskadiko Batel Txapelketan

Hibaika eta Bermeo gailendu dira Euskadiko Batel Txapelketan

Euskadiko Batel Txapelketa jokatu da Legution. Emakumezkoetan, Hibaika izan da nagusi, eta gizonezkoetan, Bermeo gailendu da.

TKEk eta Eusko Labelek lau urtez berritu dute elkar lotzen dituen akordioa

TKEk eta Eusko Labelek lau urtez berritu dute elkar lotzen dituen akordioa

Traineruen Kluben Elkarteak eta Eusko Labelek elkar lotzen dituen akordioa berritu dute beste lau rtez. Ondorioz, Eusko labelek arraunaren gizonezkoen maila gorena babesten jarraituko du datozen lau denboraldietan.

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga uztailaren 5ean abiatuko dira

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga uztailaren 5ean abiatuko dira

Berritasun gisa, emakumezkoen liga ez da Zarauzko Ikurrinarekin amaituko, Getarian baizik, baina 16 jardunaldi izaten jarraituko du.
Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 5eko asteburuan hasiko dira

Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 5eko asteburuan hasiko dira

Berritasun gisa, Euskotren Liga ez da Zarauzko Ikurrinarekin amaituko, eta Galizian asteburu bakarra lehiatuko dute, orain arteko bi asteburuen ordez.

Salsamendi (Bermeo-Urdaibai): ''Bermeon ez dago espekulatzerik, traineru azkarrena edukitzen saiatuko gara''

Salsamendi (Bermeo-Urdaibai): ''Bermeon ez dago espekulatzerik, traineru azkarrena edukitzen saiatuko gara''

Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du 2025eko denboraldian izango dituzten helburuez. Besteak beste, azpimarratu du ez daudela udako emaitzekin obsesionatuta.

Urdaibai eta Portugalete nagusitu dira Bilbon

Urdaibai eta Portugalete nagusitu dira Bilbon

Gizonezkoetan, Bermeo nagusitu da Bilboko estropadan, lanak 21 minutu eta 16 segundoan eginda; Donostiarrak bigarren egin du, zortzi segundora, eta Santurtzik hirugarren. Emakumezkoetan, Portugalete izan da onena, 21 minutu eta 49 segundo eginda; minutu erdi atera dio Deustu bigarren sailkatuari.

Arraun Lagunak eta Orio nagusitu dira Oriako jaitsieran

Arraun Lagunak eta Orio nagusitu dira Oriako jaitsieran

Oriako jaitsieraren XXXI. edizioa jokatu da, eta 77 ontzi eta mila arraunlari baino gehiago aritu dira bertan. Gizonezkoetan garaipena etxean geratu da, Oriok irabazi baitu; emakumezkoetan, berriz, Arraun Lagunak izan da nagusi.

Ondarroa eta Zierbena nagusi Sestaoko traineru jaitsieran

Ondarroa eta Zierbena nagusi Sestaoko traineru jaitsieran

Emakumezkoetan Ondarroa nagusitu da, eta Astillero (Euskotren Ligako ordezkari bakarra) bigarren izan da; gizonezkoetan, berriz, Zierbena izan da nagusi, eta zortzi segundo atera dizkio bigarrenari, Donostiarrari.

Andrea Astudillok ez du Arraun Lagunaken jarraituko: ''Bota egin naute''

Andrea Astudillok ez du Arraun Lagunaken jarraituko: ''Bota egin naute''

Andrea Astudillo Arraun Lagunakeko patroiak ez du Donostiako klubean jarraituko, bere nahien kontra, bota egin baitute. EITB Media berarekin izan da, gatazkaren arrazoiak zeintzuk izan diren galdetzeko.

Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak irregulartasunak antzeman ditu TKEk Garmari egindako antidopin kontrolean

Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak irregulartasunak antzeman ditu TKEk Garmari egindako antidopin kontrolean

Gorka Iturriaga zuzendariak sinatutako dokumentuak dioenez, 2024ko Eusko Label Ligako Getariako estropadan Cristian Garma San Pedroko patroiari kontrola egin zioten, Traineruen Kluben Elkarteko langilleek horretarako gaikuntzarik ez izan arren.
Borja Rodrigok TKEko presidente izaten jarraituko du

Borja Rodrigok TKEko presidente izaten jarraituko du

Besteak beste, estropadetako sarien zenbatekoa "% 10 baino gehiago igotzea" onartu da. Horrela, gizonezkoen Eusko Label ligako probak 22.500 eurotik 25.000 eurora pasatuko dira, eta emakumezkoen Euskotrenekoak 8.000 eurotik 9.000 eurora.

Gorka Aranberri, buru-belarri lanean Orion

Gorka Aranberri, buru-belarri lanean Orion

Gorka Aranberrik aro berria abiatuko du Orion, Bermeo utzita. Erabakiaren arrazoiei buruz hausnartu du elkarrizketa honetan.

Abian da Salsamendiren Bermeo Urdaibai

Abian da Salsamendiren Bermeo Urdaibai

Jon Salsamendik Urdaibaien lehen entrenamendua zuzendu du gaur goizean. Bigarren etapa du oriotarrak Bermeon, eta ilusioz eta lanerako gogoz ekin dio erronkari.

Euskotren eta Eusko Label Ligetako arraunlariek bat egin dute EITB Maratoiarekin

Euskotren eta Eusko Label Ligetako arraunlariek bat egin dute EITB Maratoiarekin

Zierbena, Donostiarra, Hibaika, Arraun Lagunak, Kaiku, Hondarribia eta Ondarroa taldeetako arraunlariek bat egin dute EITB Maratoiaren erronkarekin.

Gorka Aranberri, Orion patroi lanetan

Gorka Aranberri, Orion patroi lanetan

Zarauztarra San Nikolas ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti klubeko presidenteak EITBri baieztatu dionaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.

Gorka Aranberri Orioko patroi lanetan ari da jada

Gorka Aranberri Orioko patroi lanetan ari da jada

Zarauztarra 'San Nikolas' ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti presidenteak ETBri konfirmatutakoaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.
Orio Arraun Elkartea minduta, klubaren inguruko zurrumurruengatik

Orio Arraun Elkartea "minduta", klubaren inguruko zurrumurruengatik

Herrian, prentsan eta arraun munduan Oriori buruzko esamesek klubari min egin diotela adierazi du zuzendaritza-batzordeak, ohar baten bidez.
Arostegi: ''Minduta nago. Egindako lana ikusita ere ez didate aukerarik eman''

Arostegi: ''Minduta nago. Egindako lana ikusita ere ez didate aukerarik eman''

Iker Zabala izango da Orioko entrenatzailea datorren denboraldian, hau da, Mikel Arostegiren tokia hartuko du. Arostegi minduta dago, beste urtebetez jarraitzeko "aukera irabazi" duela uste baitu.

Oriok Iker Zabala entrenatzaile berria aurkeztu du: ''Nik ez daukat formula magikorik''

Oriok Iker Zabala entrenatzaile berria aurkeztu du: ''Nik ez daukat formula magikorik''

Oriok, asteartean, Urdaibaitik iritsitako Iker Zabala entrenatzaile berria aurkeztu du. Zabalak hitzeman du gogotik lan egingo duela, eta adierazi du, oraingoz behintzat, Iñigo Larrinaga dela traineruko patroia, baina onartu du klubak Gorka Aranberrirekin hitz egin duela.

Iker Zabalaren aurkezpen ekitaldia Orioko entrenatzaile gisa

Iker Zabalaren aurkezpen ekitaldia Orioko entrenatzaile gisa

Iker Zabalak eta Jon Olasagastik entrenatzaile bermeotarraren aurkezpen ekitaldian fitxaketaren inguruan azalpen guztiak eman dituzte.
Jose Antonio Montosa arraunlari ohia, protagonista igandeko 'Helmuga' saioan

Jose Antonio Montosa arraunlari ohia, protagonista igandeko 'Helmuga' saioan

'Helmuga' saioa bueltan da. Urriaren 13an, igandean, Jose Antonio Montosa arraunlari ohia izango da protagonista nagusia. 'Helmuga', igande honetan emitituko da ETB1en eta eitb.eus-en, 11:30ean.

Patxi Bilbao: Arraunean ez dago lehengo konturik, diruaren koloreak axola du

Patxi Bilbao: "Arraunean ez dago lehengo konturik, diruaren koloreak axola du"

Entrenatzaile ohiak arraunketaren inguruko hausnarketa sakona eskaini digu azken egunetako gertaeren ondoren. Bermeo bere talde ohiarekin eta orohar trainerue elkarteekin gertatzen ari dena kezkaz ari da jarraitzen.
Jon Salsamendi Urdaibaira itzuliko da datorren denboraldian

Jon Salsamendi Urdaibaira itzuliko da datorren denboraldian

Jon Salsamendi izango da Urdaibairen entrenatzailea datorren denboraldian, Bermeoko klubak gaur iragarri duenez. Entrenatzaile oriotarrak lau denboraldi egin zituen Bou Bizkaia zuzentzen (2013-2016), eta Oriora joan zen gero (2017-2023). Aurreko denboraldian, Lapurdi Arraun Taldean aritu da lanean.

Jon Salsamendi izango da Urdaibaiko entrenatzaile berria

Jon Salsamendi izango da Urdaibaiko entrenatzaile berria

Prestatzaile oriotarra Bermeora itzuliko da Iker Zabalak utzitako hutsunea bete eta "Bou Bizkaia" zuzentzeko.
Iker Zabalak Orioko trainerua entrenatuko du

Iker Zabalak Orioko trainerua entrenatuko du

Prestatzaile bermeotarrak Orioko "San Nicolas" trainerua zuzenduko du datozen hiru denboraldietan, Urdaibairekin kontratua ez berritzea erabaki ondoren.
Gorka Aranberri, bere etorkizunaz: ''Ikusiko dugu, oraindik hizketan ari gara''

Gorka Aranberri, bere etorkizunaz: ''Ikusiko dugu, oraindik hizketan ari gara''

"Bermeotik nator, eta, errespetu guztiz, denak entzungo ditugu", adierazi du Urdaibaiko patroiak, 2024ko Eusko Label Ligako patroi onenaren saria jaso duen ekitaldian, bere etorkizuna hizpide.

Donostiarrako Nerea Perezek eta Urdaibaiko Gorka Aranberrik 2024ko Ligako patroi onenen sariak jaso dituzte

Donostiarrako Nerea Perezek eta Urdaibaiko Gorka Aranberrik 2024ko Ligako patroi onenen sariak jaso dituzte

Euskotren Ligan, Donostiarrako Nerea Perezek eskuratu du saria; EITBk babesten du hori. Eusko Label Ligan, aldiz, Gorka Aranberrik lortu du. Biak ala biak pozik azaldu dira, eta nabarmendu dute taldearen laguntzari esker erdietsi dutela golardoa.

Mikel Orbañanosek Hondarribiaren entrenatzaile gisa jarraituko du

Mikel Orbañanosek Hondarribiaren entrenatzaile gisa jarraituko du

"Ziklo berri bat hasten da, baina oinarriak orain arteko berberak izango dira, eta Mikel Orbañanosek gure proiektuaren buru izaten jarraituko du", adierazi du klubak, astearte arratsaldean, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez.
Donostiarrak hiru denboraldirako berritu du Igor Makazaga

Donostiarrak hiru denboraldirako berritu du Igor Makazaga

Horrela, pasaitarrak 11 denboraldi egingo ditu "Torrekua II" ontziaren entrenatzaile gisa.
Urdaibaik ofizialki baieztatu du Iker Zabalak ez duela klubean jarraituko

Urdaibaik ofizialki baieztatu du Iker Zabalak ez duela klubean jarraituko

Astearte arratsaldean zabaldutako idatzi labur batean, Bermeoko Arrun Elkarteak ofizial egin du azken hiru denboraldietan entrenatzaile izandakoak, "berak erabakita", taldea utziko duela.
Zabala: ''Momentuz, ez dago ezer Oriorekin, eseriko gara eta ikusiko dugu elkarrekin ahal garen ibili edo ez''

Zabala: ''Momentuz, ez dago ezer Oriorekin, eseriko gara eta ikusiko dugu elkarrekin ahal garen ibili edo ez''

Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaile ohiak Euskadi Irratian adierazi du orain arte ez duela ezer Oriorekin. Gaineratu du, aste honetan hitz egingo duela Gipuzkoako taldearekin eta ikusiko dela elkarrekin lan egingo duten ala ez.

Iker Zabalak ez du Bermeon jarraituko

Iker Zabalak ez du Bermeon jarraituko

Arraun denboraldia amaitu ostean, Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak astebeteko epea eskatu zion zuzendaritzari bere etorkizuna argitzeko. Taldeak gaur baieztatu duenez, Zabalak ez jarraitzea erabaki du. EITBk jakin duenez, Oriorekin harremanetan ari da.

Iker Zabalak ez du Urdaibain jarraituko

Iker Zabalak ez du Urdaibain jarraituko

Bermeotarrak bere herriko klubarekin kontratua ez berritzea erabaki du, arrakastaz betetako hiru denboraldiren ostean. Oriorekin negoziatzen ari da.
Osertz Aldayk beste urtebetez jarraituko du Isuntzan

Osertz Aldayk beste urtebetez jarraituko du Isuntzan

Isuntza Arraun Elkarteak iragarri du datorren denboraldian ere Osertz Aldayk zuzenduko dituela Lekittarra traineruko mutilak.
Amane Jimenez, Zumaiako patroia: ''Lortutakoa ez da oparia, merezi dugulako gaude hor''

Amane Jimenez, Zumaiako patroia: ''Lortutakoa ez da oparia, merezi dugulako gaude hor''

Asteburuko play-offetan Euskotren Ligarako igoera lortuta, Amane Jimenez Zumaiako patroiak lorpena aztertu du elkarrizketa honetan, egindako lana azpimarratzeaz gain.

San Juan, beste behin onenen artean

San Juan, beste behin onenen artean

Asteburuan jokatutako playoff sailkapenetan lan bikana eginda, datorren denboraldian Eusko Label Ligan lehiatzeko txartela lortu du San Juan taldeak. Joseba Fernandez entrenatzaileak elkarrizketa honetan azaldu du nola sentitzen diren.

Urdaibairen erakustaldi historikoa 2024 denboraldian

Urdaibairen erakustaldi historikoa 2024 denboraldian

Urdaibaik denboraldi bikaina egin du. Bizkaiko, Euskadiko eta Espiniako Txapelketak irabazi zituen lehenengo; ondoren, Kontxako Bandera bereganatu zuen; eta, azkenik, Eusko Label Liga irabazi zuen, marka guztiak hautsita eta 14 garaipen lortuta.

Harrera beroa egin diote Urdaibairi Bermeon

Harrera beroa egin diote Urdaibairi Bermeon

Urdaibaik denboraldi historikoa egin du: txapelketa guztiak irabazi ditu eta Eusko Label Ligan jaun eta jabe izan da. Horiek horrela, Bermeoko herrian harrera beroa egin diote gaur gauean.

Kalera atera dira Pasai Donibanen eta Zumaian, datorren urtean arraunaren elitean izango direla ospatzeko

Kalera atera dira Pasai Donibanen eta Zumaian, datorren urtean arraunaren elitean izango direla ospatzeko

San Juanek eta Zumaiak datorren denboraldian arraunlaritzaren maila gorenean lehiatzeko txartela eskuratu dute gaur, Portugaleten. Horrenbestez, arratsaldean, harrerak eta ospakizunak izan dira Pasai Donibanen eta Zumaian.

2024ko Eusko Label Ligako Portugaleteko Bandera: Hondarribiaren estropada, traineru barrutik ikusita

2024ko Eusko Label Ligako Portugaleteko Bandera: Hondarribiaren estropada, traineru barrutik ikusita

Hondarribia hirugarren izan da Eusko Label Ligako Portugaleteko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

1 / 30 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
17 12:00 - 14:00 PELOTA | Goñi Memorialaren finalak
17 16:55 - 20:00 ZESTA-PUNTA | Jai Alai Leagueko Lekeitioko Masterseko finalak
kargatzen