Mezularia
EUSKAL EKONOMIA
Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra egin dute 'historiatik etorkizunera'
Oskar Arantzabal UEUko Ekonomia saileko arduradunarekin hitz egin dugu Donostian egin duten biltzarraz.
-
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ere hartu du parte biltzarrean. Arg: UEU.
10:40 min
“Historiatik etorkizunera” goiburupean, Ekonomialari Euskaldunen lehendabiziko biltzarra egin dute Donostian UEU-k eta Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatuta, eta Euskaltzaindiak eta Donostiako Euskara Patronatua lagunduta.
Parte hartzaileen artean, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Joseba Permach Iratzar Fundazioko kidea, Jule Goikoetxea EHUko doktorea Politika zientzietan, baita gurekin izan dugun Oskar Arantzabal UEUko ekonomia arduraduna ere, besteak beste.