Mezularia
Erraustegia
J.I. Asensio: 'Erraustegiaren inguruko epaia oso argia da'
Gurasos taldearen eskaria atzera bota du Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Jose Ignazio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak hitz egin du 'Mezularia'n.
-
Olano Asensio
7:48 min
Euskadiko Auzitegi Nagusiak ez du onartu Gurasos elkarteak Gipuzkoako erraustegia eraikitzearen kontra aurkeztutako helegitea. Parte-hartze prozesurik ez antolatzeagatik jo zuen elkarteak epaitegira. Epaiak dio Batzar Nagusietan onartua izan ondoren 'zilegitasun osoa' duela erraustegiak. Balorazioa egiteko, Jose Ignazio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak hitz egin du 'Mezularia'n.
Asensiok esan du epaiak arrazoi ugari ematen dituela, eta Foru Aldundia legea betetzeko dagoela gaineratu du.
Gurasos elkarteak helegitea aurkeztuko duela iragarri ostean, Asensiok adierazi du 'arrazoiak epaietan eta Batzar Nagusien erabakietan daudela', baina batzuek hori ez dutela onartzen azpimarratu du.