Mezularia
Donostia
M.Azkarate:'Urrezko Danborrari buruzko azterketa serioa egin behar da'
Urrezko Danborraren inguruan sortu den eztabaidaz aritu gara Donostiako Kultura zinegotziarekin.
-
Donostiako Udala
8:56 min
Angels Barceloren izendapenaren inguruan sortu den desadostasun eta eztabaidaren ostean, Donostiako Urrezko Danborra inori ez ematea erabaki du Donostiako Udalak. Gertatutakoaren ostean, gaiaren inguruan 'azterketa serioa egin beharra dagoela' azpimarratu du Miren Azkarate Kultura zinegotziak 'Mezularia' saioan.
Turismoa sustatzeko ekimen modura hasi ziren banatzen Urrezko Danborra, baina, urteen poderioz, donostiarrek bere egin dutela esan du Azkaratek, eta hiritarrei asko axola zaiela nori ematen zaion. Egunotako eztabaidaren ostean, datozen hilabeteetan helduko diote gaiari.