Itxi

Mezularia

Industria

'Makinak saldu ondorengo zerbitzuan jarri behar dira indarrak'

Xabier Sagarzazu IK4ko Fabrikazio Aurreratuen zuzendariarekin hitz egin dugu Makina-Erremintaren biurtekoari buruz.

  • Biurtekoan IK4

    11:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur hasi da BECen Makina-Erremintaren biurtekoa. IK4k enpresen garapen digitala gauzatzeko moduak ditu erakusgai azokan. Fagor, Laulagun, Orona eta Urola enpresentzat garatutako teknologia eraman dute bertara.

Enpresek makinak saldu osteko zerbitzuan jarri behar dituztela indarrak esan digu Xabier Sagarzazuk 'Mezularia'n. Makinak kopiatzea erraza dela azpimarratu du, baina mantenua kopiatzea zailagoa omen da.

Sektoreari buruz galdetuta, azokan jendea baikor ikusten duela esan du Sagarzazuk.