Itxi

Landaberri

Gaztainondoak

Gaztainondoak etorkizunerako ustezko alternatiba?

Nafarroako Gobernuko Baso sailetik egiten ari diren azterketaren arabera, gaztainadiak izan litezke koniferen ordezko egokiak etorkizunean.

  • Gaztaina, zuretarako. Kimatua. 3 urte

    Gaztaina, zuretarako. Kimatua. 3 urte

    42:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako Gobernua, Foresna elkartearekin batera, Nafarroako gaztainondoen azterketa zehatza egiten ari da 2016tik. 18 barietate desberdin atzeman dituzte, eta orain horiek xehe-xehe definitzeko proiektua dute Nafrroako Unibertsitate Publikoarekin batera.

Zuretarako nahiz fruitutarako historikoki hain baloratua izan den zuhaitza berreskuratzen dihardute, horretarako gaztainadiak sortuz. Galiziako eta Asturiasko erreferentziak kontutan izanda, biodibertistatearentzat hain aberasgarri den zuhaitz hori etorkizunerako alternatibatzat daukate.

Urriaren 19an, Bertizen, horren inguruko hitzaldia ematekotan da Mikel Diaz, azterketa horren arduraduna eta berak eman dizkigu gaiari buruzko zehaztapenak Landaberrin.